Oso-oso baltza da egoeria! Eta txarrena da agintarixak ez dakixiela ze egin. Latzak ikusiko dittugu, latzak! leire
2010/11/20 Imanol Trebiño <[email protected]> > Espainian lan gabezia %20an dabil; Andaluzian, Extremaduran eta > %28an. Langabe horrek langabezi sariak kobratzen dittue, laguntza > sozialak... > > Funtzionarixuak Europan eta Euskal Herrixan biztanle aktiboan %10 dira. > Nik ez dot ezer esango funtzionarixuen kontra, behar dira, dudarik ez, > hezkuntzan, osasungintzan eta abarran. Baina bere kopurua igual toki > bakoitzaren ekonomian arabera izan bihar. Extremaduran %20 inguruan dabil. > Zentzuduna? > > Lehenago entzuna nakan baina azken egunetan kopuru zehatza entzun dot: > Madrilgo aiuntamentuak 7.200 miloi euro zorra dauka (aiuntamentua, aparte > komunitate autonomua...). Hainbat itturrittan ikusi dotenetik Madril > aiuntamentuan 3 miloi pertsona bizi dira, aparte dagoz bere inguru > metropolitanoko udaletxiak. Orduan, 7.200 / 3 = +- 2.400 euroko zorra > Madrilgo biztanle bakoitzeko, umia edo erretiratua izan. Hau da familia bat > aitta-ama eta bi seme-alabekin 10.000 euroko zorra daka, konturatu barikan, > bere aintamentuak sortu detsa. > > Garbi esanda, Espainia bankarrotan dago. Ez doskue garbi esaten baina > kontuok horixe diñue. Gero, jakina, ez dabe gura Kataluiniak kontzertu > ekonomikua izatia, joe! hor, galera baino, irabazia dake! > > i > > ----- Original Message ----- > *From:* Imanol Trebiño <[email protected]> > *To:* Eibartarrak Posta Zerrenda <[email protected]> > *Sent:* Friday, November 19, 2010 12:15 AM > *Subject:* [eibar] Tigre zeltiarra > > Lau ero bost urte izango dira Irlandan egon ginala, Dublinen hain > justu. Han ohitturia da sendo armosatzia eta gero bazkaltzeko sanwitx bat, > edo ensalada bat jan eta kitto, eta eguraldia ona bada kalian bertan, postu > pila dare bokatak saltzen. Halaxe danetik, udaberrixan bihargin guztiak > ikusten dittuzu kalian eberdi aldian. Orduan atenziño deittu zoskun zenbat > gazte jende ikusten zan trajez jantzitta. Emoten zoskun Irlandako ekonomia > ondo zoiala (halaxe zan orduan), parorik ez zala eta gaztiok enplegu onak > lortzen zebela. Euskal Herrixan ezta zoratuta lortzen ez genduzen lanpostuak > han bai lortzen zeben, itxuriangaittik behintzat. > > Zelan aldatzen diran gauzak kamarada. Orduko tigreak atzaparrak eta > aginak galdu dittu, arteriosklerosixa diagnostikatu detse eta botikarixuak > hamazortzi labatiba jartzeko agindu detse. > > Sasoi batian be "el milagro económico español" goratzen zeben. Amen. > > Imanol. > > ------------------------------ > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
