Espainian lan gabezia %20an dabil; Andaluzian, Extremaduran eta %28an.
Langabe horrek langabezi sariak kobratzen dittue, laguntza sozialak...
Funtzionarixuak Europan eta Euskal Herrixan biztanle aktiboan %10 dira. Nik
ez dot ezer esango funtzionarixuen kontra, behar dira, dudarik ez, hezkuntzan,
osasungintzan eta abarran. Baina bere kopurua igual toki bakoitzaren ekonomian
arabera izan bihar. Extremaduran %20 inguruan dabil. Zentzuduna?
Lehenago entzuna nakan baina azken egunetan kopuru zehatza entzun dot:
Madrilgo aiuntamentuak 7.200 miloi euro zorra dauka (aiuntamentua, aparte
komunitate autonomua...). Hainbat itturrittan ikusi dotenetik Madril
aiuntamentuan 3 miloi pertsona bizi dira, aparte dagoz bere inguru
metropolitanoko udaletxiak. Orduan, 7.200 / 3 = +- 2.400 euroko zorra Madrilgo
biztanle bakoitzeko, umia edo erretiratua izan. Hau da familia bat aitta-ama
eta bi seme-alabekin 10.000 euroko zorra daka, konturatu barikan, bere
aintamentuak sortu detsa.
Garbi esanda, Espainia bankarrotan dago. Ez doskue garbi esaten baina
kontuok horixe diñue. Gero, jakina, ez dabe gura Kataluiniak kontzertu
ekonomikua izatia, joe! hor, galera baino, irabazia dake!
i
----- Original Message -----
From: Imanol Trebiño
To: Eibartarrak Posta Zerrenda
Sent: Friday, November 19, 2010 12:15 AM
Subject: [eibar] Tigre zeltiarra
Lau ero bost urte izango dira Irlandan egon ginala, Dublinen hain justu.
Han ohitturia da sendo armosatzia eta gero bazkaltzeko sanwitx bat, edo
ensalada bat jan eta kitto, eta eguraldia ona bada kalian bertan, postu pila
dare bokatak saltzen. Halaxe danetik, udaberrixan bihargin guztiak ikusten
dittuzu kalian eberdi aldian. Orduan atenziño deittu zoskun zenbat gazte jende
ikusten zan trajez jantzitta. Emoten zoskun Irlandako ekonomia ondo zoiala
(halaxe zan orduan), parorik ez zala eta gaztiok enplegu onak lortzen zebela.
Euskal Herrixan ezta zoratuta lortzen ez genduzen lanpostuak han bai lortzen
zeben, itxuriangaittik behintzat.
Zelan aldatzen diran gauzak kamarada. Orduko tigreak atzaparrak eta
aginak galdu dittu, arteriosklerosixa diagnostikatu detse eta botikarixuak
hamazortzi labatiba jartzeko agindu detse.
Sasoi batian be "el milagro económico español" goratzen zeben. Amen.
Imanol.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.