Kaixo, kontsulta bi egin bietsueraz.
ORMAIZTEGIKO TXAKURRANA
Umetatik entzun dittudaz kontu zaharrak etxian, eta Zumalakarregi
karlistian izena agertzen zan bakotxian, gure aittak beti egin bihar
izaten zeban komentariotxua: "¡Ormaiztegiko txakurra!", hau da,
Zumalakarregin gatxizena hori zala. Neretako jakiñeko gauzia izan da beti.
Eta bueno, hamen nabil galderatxo batzu prestatzen, gabonetan
Parlamentuan galdera barrixekin jokatzeko-eta... Kontua da hori etorri
jatala burura, eta kontrastatze aldera googlen billau neban
"ormaiztegiko txakurra".
Eta, nere harridurarako, jatorri ezezaguneko euskal esakera moduan
agertzen da zazpi-zortzi bat erreferentziatan. Adibide modura, Bergarakúa:
"arrapar y pasar. (c). esapidea. Norbait harrapatu eta pasatu (karrera
batean, adibidez) egiten denean esan ohi den esapidea. Ormaiztegiko
txakurrana egin jotsak: arrapar y pasar. Esaldia osorik entzun izan da.
Ez dakit nondik norakoa izango den Ormaiztegiko txakur hori".
¿Entzun izan dozue etxietan "Ormaiztegiko txakurran" ezer? ¿Izan leike
esakera "misteriotsu" honen atzian Karlistadetako burrukaldiren bateko
kontu ahazturen bat egotia?
PRIM TXAKURRAK
Beste gauza bat, etxian entzunda nekana, eta Parlamentuan sartu nahi nebana.
Amama Inesenetik (Amuategi) datorren kontua da. Ez-dakitt-zeiñen
etxetan, amama gaztia zanian-eta (1910 aldian beraz), txakur bi
zeguazela, bata zala "Prim" eta bestia "Fortuna", eta ez-dakitt-zeiñek
ezin zittuala izenok esan, eta "Frim" eta "Portuna" esaten zebala, eta
jijiji, eta jajaja. Hori entzun izan dot beti.
Eta bueno, Karlistaden gaiñian irakorri eta gero, eta kontuan hartuta
Prim zeiñ izan zan, ba tira, etorri jatan burura igual liberal eta
errepublikazalien artian ohitturia egongo zala txakurrei Prim ipintzeko.
Billaketa txiki batek idea hori indartu desta:
http://www.blogoteca.com/acsuarezpicallo/index.php?cat=9676
("El perro “Prim” simboliza la ideología republicana y liberal de los
moradores, según la propia Mercedes Corbato").
Orduan bigarrengo galderia hauxe da: ¿entzun izan dozue zuenetan "Prim"
txakur izenik?
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.