Ormaiztegiko txakurrarena esaera ezaguna da niretzat, Bergarako esanahi 
horrexekin, baina horren zergati edo zantzurik ez dut inon aditu ez sumatu.

Prim txakurraz, berriz, ez dakit ezer.

X.

El 03/12/2010, a las 00:44, oier gorosabel larrañaga escribió:

> Kaixo, kontsulta bi egin bietsueraz.
>
> ORMAIZTEGIKO TXAKURRANA
>
> Umetatik entzun dittudaz kontu zaharrak etxian, eta Zumalakarregi
> karlistian izena agertzen zan bakotxian, gure aittak beti egin bihar
> izaten zeban komentariotxua: "¡Ormaiztegiko txakurra!", hau da,
> Zumalakarregin gatxizena hori zala. Neretako jakiñeko gauzia izan da beti.
>
> Eta bueno, hamen nabil galderatxo batzu prestatzen, gabonetan
> Parlamentuan galdera barrixekin jokatzeko-eta... Kontua da hori etorri
> jatala burura, eta kontrastatze aldera googlen billau neban
> "ormaiztegiko txakurra".
>
> Eta, nere harridurarako, jatorri ezezaguneko euskal esakera moduan
> agertzen da zazpi-zortzi bat erreferentziatan. Adibide modura, Bergarakúa:
> "arrapar y pasar. (c). esapidea. Norbait harrapatu eta pasatu (karrera
> batean, adibidez) egiten denean esan ohi den esapidea. Ormaiztegiko
> txakurrana egin jotsak: arrapar y pasar. Esaldia osorik entzun izan da.
> Ez dakit nondik norakoa izango den Ormaiztegiko txakur hori".
>
> ¿Entzun izan dozue etxietan "Ormaiztegiko txakurran" ezer? ¿Izan leike
> esakera "misteriotsu" honen atzian Karlistadetako burrukaldiren bateko
> kontu ahazturen bat egotia?
>
> PRIM TXAKURRAK
>
> Beste gauza bat, etxian entzunda nekana, eta Parlamentuan sartu nahi nebana.
>
> Amama Inesenetik (Amuategi) datorren kontua da. Ez-dakitt-zeiñen
> etxetan, amama gaztia zanian-eta (1910 aldian beraz), txakur bi
> zeguazela, bata zala "Prim" eta bestia "Fortuna", eta ez-dakitt-zeiñek
> ezin zittuala izenok esan, eta "Frim" eta "Portuna" esaten zebala, eta
> jijiji, eta jajaja. Hori entzun izan dot beti.
>
> Eta bueno, Karlistaden gaiñian irakorri eta gero, eta kontuan hartuta
> Prim zeiñ izan zan, ba tira, etorri jatan burura igual liberal eta
> errepublikazalien artian ohitturia egongo zala txakurrei Prim ipintzeko.
> Billaketa txiki batek idea hori indartu desta:
> http://www.blogoteca.com/acsuarezpicallo/index.php?cat=9676
> ("El perro “Prim” simboliza la ideología republicana y liberal de los
> moradores, según la propia Mercedes Corbato").
>
> Orduan bigarrengo galderia hauxe da: ¿entzun izan dozue zuenetan "Prim"
> txakur izenik?
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to