nik neuk ez bata eta ez bestia. ez etxian, eta ez iñun.
a. oier gorosabel larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen 03a 00:44): > Kaixo, kontsulta bi egin bietsueraz. > > ORMAIZTEGIKO TXAKURRANA > > Umetatik entzun dittudaz kontu zaharrak etxian, eta Zumalakarregi karlistian > izena agertzen zan bakotxian, gure aittak beti egin bihar izaten zeban > komentariotxua: "¡Ormaiztegiko txakurra!", hau da, Zumalakarregin gatxizena > hori zala. Neretako jakiñeko gauzia izan da beti. > > Eta bueno, hamen nabil galderatxo batzu prestatzen, gabonetan Parlamentuan > galdera barrixekin jokatzeko-eta... Kontua da hori etorri jatala burura, eta > kontrastatze aldera googlen billau neban "ormaiztegiko txakurra". > > Eta, nere harridurarako, jatorri ezezaguneko euskal esakera moduan agertzen > da zazpi-zortzi bat erreferentziatan. Adibide modura, Bergarakúa: > "arrapar y pasar. (c). esapidea. Norbait harrapatu eta pasatu (karrera > batean, adibidez) egiten denean esan ohi den esapidea. Ormaiztegiko > txakurrana egin jotsak: arrapar y pasar. Esaldia osorik entzun izan da. Ez > dakit nondik norakoa izango den Ormaiztegiko txakur hori". > > ¿Entzun izan dozue etxietan "Ormaiztegiko txakurran" ezer? ¿Izan leike > esakera "misteriotsu" honen atzian Karlistadetako burrukaldiren bateko kontu > ahazturen bat egotia? > > PRIM TXAKURRAK > > Beste gauza bat, etxian entzunda nekana, eta Parlamentuan sartu nahi nebana. > > Amama Inesenetik (Amuategi) datorren kontua da. Ez-dakitt-zeiñen etxetan, > amama gaztia zanian-eta (1910 aldian beraz), txakur bi zeguazela, bata zala > "Prim" eta bestia "Fortuna", eta ez-dakitt-zeiñek ezin zittuala izenok esan, > eta "Frim" eta "Portuna" esaten zebala, eta jijiji, eta jajaja. Hori entzun > izan dot beti. > > Eta bueno, Karlistaden gaiñian irakorri eta gero, eta kontuan hartuta Prim > zeiñ izan zan, ba tira, etorri jatan burura igual liberal eta > errepublikazalien artian ohitturia egongo zala txakurrei Prim ipintzeko. > Billaketa txiki batek idea hori indartu desta: > http://www.blogoteca.com/acsuarezpicallo/index.php?cat=9676 > ("El perro “Prim” simboliza la ideología republicana y liberal de los > moradores, según la propia Mercedes Corbato"). > > Orduan bigarrengo galderia hauxe da: ¿entzun izan dozue zuenetan "Prim" > txakur izenik? > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
