ba, zer nahi dozu esatia. Ados nago zuk diñozun guztiakin. Konforme. Baina hittanua Eibarren hil zorixan dagola ikusitta, diskriminaziño positibo apur bat be ez dator txarto.
Eta gaiñera, hittanuak badakaz hutsune haundi paria: 1.- zaharraguekin ezin da erabili (oro har) 2.- zuk diñozun horixe: ezin da erabili eremu mistuetan. Tira, ba, zergaittik ez? Erabili deigun han eta hamen, beran berezko eremuetatik kanpo. Gizartia aldatu dan moduan, hittanua eta bere arau sozialak aldatzen hasi biharko gara. Bestela, akabo. Ni, behintzat: - zain nago, ia seme-alabak neri noiz hika egin (hasi dira jolasian) - ez naiz bape minduko eta hasarretuko, posta-zerrenda honetan bateron batek noka ein ezkero. asier leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 14a 14:53): > Oso gaizki, edukaziño txarrekua, baztertzaillia eta euskerian senan > kontrakua da hittanoz egittia eztabida baten emakumiak eta gizonak egonda. > Pentsatzen dot askotan egindogula berba honen gaiñian, eta batzuendako > txorradak izango dira, baiña ni neu baztertuta sentidu eraitzen nau. > leire > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
