Nik ez dakit hika egiten ondo, eta inseguridadian ondorioz ez dot egiten,
baina oso pozik irakurri eta entzuten dot, inoiz kontajiauko naizen
esperantzan. Baina lehen gutxi egiten bada, eta gainera restrikziñuekin oso
zorrotz jokatzen badogu, akabo...

Generua eta hizkuntzaren arteko egokitzapen prozesu honetan, nere ustez
españolak hartu daban bidia ez da oso egokixa. Hau da, dana bikoiztera joan
dira (vascos y vascas, ciudadanos y ciudadanas) genero guztiak integratze
aldera. Eta horrek hizkuntzaren ekonomiarekin txoke egiten dau. Politikuen
jardunian eta komunikabidieetan funtzionau leike horrek, baina egunerokuan?

Nere ustez, soluziño hobia zan "Españolan Akademiak" esan izan baleu:
"Lehen 'os' pluralgile maskulinuak gizon eta emakume adierazi zitzakeen
moduan, gaurtik aurrera 'os' edo 'as', bixek adierazten dabez gizon eta
neskak. Hartara, 'Las ciudadanas' esatia zuzena da hiritarrak pluralian,
gizon zein emakume, izendatzeko".

Baiña españolek ez dabe hori egin, eta bikoizketaren bidea hartu dabe.
Okerra nere ustez. Euskaldunok zer egin behar dogu toka eta noka-rekin? Ba
neure ustez araua ireki, egokitu behar eta sentsibilitate berrietara. Hau
da, erabagi geinke hamendik aurrera:
"eremu mistoetan toka zein noka bixak dira egokixak, eta batek zein bestiak
danak genero guztietako hitz-lagunak hartzen ditu aintzat".

oier.


2011/1/17 Asier Sarasua <[email protected]>

> ba, zer nahi dozu esatia.
>
> Ados nago zuk diñozun guztiakin. Konforme.
> Baina hittanua Eibarren hil zorixan dagola ikusitta, diskriminaziño
> positibo apur bat be ez dator txarto.
>
> Eta gaiñera, hittanuak badakaz hutsune haundi paria:
> 1.- zaharraguekin ezin  da erabili (oro har)
> 2.- zuk diñozun horixe: ezin da erabili eremu mistuetan.
>
> Tira, ba, zergaittik ez? Erabili deigun han eta hamen, beran berezko
> eremuetatik kanpo.
> Gizartia aldatu dan moduan, hittanua eta bere arau sozialak aldatzen
> hasi biharko gara.
>
> Bestela, akabo.
>
> Ni, behintzat:
> - zain nago, ia seme-alabak neri noiz hika egin (hasi dira jolasian)
> - ez naiz bape minduko eta hasarretuko, posta-zerrenda honetan bateron
> batek noka ein ezkero.
>
> asier
>
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2011eko urtren 14a 14:53):
> > Oso gaizki, edukaziño txarrekua, baztertzaillia eta euskerian senan
> > kontrakua da hittanoz egittia eztabida baten emakumiak eta gizonak
> egonda.
> > Pentsatzen dot askotan egindogula berba honen gaiñian, eta batzuendako
> > txorradak izango dira, baiña ni neu baztertuta sentidu eraitzen nau.
> > leire
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to