Ba, ez, Oier. Horretarako zu neutrua dakagu, bizimodua zaildu barik. Neri
bost ze egitten daben RAEk, ez dot iñoiz euskerarako erabiliko. Baina
badakit horrek noka hilko dabela! Besterik ez
leire

Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 17a
12:40):

>
> Nik ez dakit hika egiten ondo, eta inseguridadian ondorioz ez dot egiten,
> baina oso pozik irakurri eta entzuten dot, inoiz kontajiauko naizen
> esperantzan. Baina lehen gutxi egiten bada, eta gainera restrikziñuekin oso
> zorrotz jokatzen badogu, akabo...
>
> Generua eta hizkuntzaren arteko egokitzapen prozesu honetan, nere ustez
> españolak hartu daban bidia ez da oso egokixa. Hau da, dana bikoiztera joan
> dira (vascos y vascas, ciudadanos y ciudadanas) genero guztiak integratze
> aldera. Eta horrek hizkuntzaren ekonomiarekin txoke egiten dau. Politikuen
> jardunian eta komunikabidieetan funtzionau leike horrek, baina egunerokuan?
>
> Nere ustez, soluziño hobia zan "Españolan Akademiak" esan izan baleu:
> "Lehen 'os' pluralgile maskulinuak gizon eta emakume adierazi zitzakeen
> moduan, gaurtik aurrera 'os' edo 'as', bixek adierazten dabez gizon eta
> neskak. Hartara, 'Las ciudadanas' esatia zuzena da hiritarrak pluralian,
> gizon zein emakume, izendatzeko".
>
> Baiña españolek ez dabe hori egin, eta bikoizketaren bidea hartu dabe.
> Okerra nere ustez. Euskaldunok zer egin behar dogu toka eta noka-rekin? Ba
> neure ustez araua ireki, egokitu behar eta sentsibilitate berrietara. Hau
> da, erabagi geinke hamendik aurrera:
> "eremu mistoetan toka zein noka bixak dira egokixak, eta batek zein bestiak
> danak genero guztietako hitz-lagunak hartzen ditu aintzat".
>
> oier.
>
>
> 2011/1/17 Asier Sarasua <[email protected]>
>
>> ba, zer nahi dozu esatia.
>>
>> Ados nago zuk diñozun guztiakin. Konforme.
>> Baina hittanua Eibarren hil zorixan dagola ikusitta, diskriminaziño
>> positibo apur bat be ez dator txarto.
>>
>> Eta gaiñera, hittanuak badakaz hutsune haundi paria:
>> 1.- zaharraguekin ezin  da erabili (oro har)
>> 2.- zuk diñozun horixe: ezin da erabili eremu mistuetan.
>>
>> Tira, ba, zergaittik ez? Erabili deigun han eta hamen, beran berezko
>> eremuetatik kanpo.
>> Gizartia aldatu dan moduan, hittanua eta bere arau sozialak aldatzen
>> hasi biharko gara.
>>
>> Bestela, akabo.
>>
>> Ni, behintzat:
>> - zain nago, ia seme-alabak neri noiz hika egin (hasi dira jolasian)
>> - ez naiz bape minduko eta hasarretuko, posta-zerrenda honetan bateron
>> batek noka ein ezkero.
>>
>> asier
>>
>>
>>
>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> (2011eko urtren 14a 14:53):
>> > Oso gaizki, edukaziño txarrekua, baztertzaillia eta euskerian senan
>> > kontrakua da hittanoz egittia eztabida baten emakumiak eta gizonak
>> egonda.
>> > Pentsatzen dot askotan egindogula berba honen gaiñian, eta batzuendako
>> > txorradak izango dira, baiña ni neu baztertuta sentidu eraitzen nau.
>> > leire
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> [email protected]
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to