Oso politta begittantzen jatan hik esandakua Oier, oin taldiari berba
egitterakuan noka erabilpena be ontzat hartziana. Hartara, ikasi be
ikasiko jonagu zeoze, hankia ondo sartuta bada be. Ni behintzat noka ez
non bape ondo moldatzen, izan be, inoiz ez jonat egin eta entzun be
gitxittan. Galtziak, penia emoten jestan.
Gazteleraz Oierrek azaltzen daben soluziñuori oin dala urte batzuk Eneko
Landaburu medikuak praktikan jarri jonan "Cuidate Compa" liburuan.
Ordutik, /os as/ horrek emoten zestan atzerakadiak bultzatuta,
gazteleraz parte hartzen doten posta zerrenda baten, /Hola a todas/ eta
halakuak sarrittan erabiltzen jittunat, guztiei zuzentzian...eta behin
esplikau najonan zegaittik, gainera intuiziñuaz eta hola arittuta, hárek
kasuetan bezela, izan leiken, gizonezkuen alde femeninuenari zuzentzia :-) .
Ondo izan,
Asier A.
17/01/2011 12:40(e)an, Oier Araolaza(e)k idatzi zuen:
Nik ez dakit hika egiten ondo, eta inseguridadian ondorioz ez dot
egiten, baina oso pozik irakurri eta entzuten dot, inoiz kontajiauko
naizen esperantzan. Baina lehen gutxi egiten bada, eta gainera
restrikziñuekin oso zorrotz jokatzen badogu, akabo...
Generua eta hizkuntzaren arteko egokitzapen prozesu honetan, nere
ustez españolak hartu daban bidia ez da oso egokixa. Hau da, dana
bikoiztera joan dira (vascos y vascas, ciudadanos y ciudadanas) genero
guztiak integratze aldera. Eta horrek hizkuntzaren ekonomiarekin txoke
egiten dau. Politikuen jardunian eta komunikabidieetan funtzionau
leike horrek, baina egunerokuan?
Nere ustez, soluziño hobia zan "Españolan Akademiak" esan izan baleu:
"Lehen 'os' pluralgile maskulinuak gizon eta emakume adierazi
zitzakeen moduan, gaurtik aurrera 'os' edo 'as', bixek adierazten
dabez gizon eta neskak. Hartara, 'Las ciudadanas' esatia zuzena da
hiritarrak pluralian, gizon zein emakume, izendatzeko".
Baiña españolek ez dabe hori egin, eta bikoizketaren bidea hartu dabe.
Okerra nere ustez. Euskaldunok zer egin behar dogu toka eta
noka-rekin? Ba neure ustez araua ireki, egokitu behar eta
sentsibilitate berrietara. Hau da, erabagi geinke hamendik aurrera:
"eremu mistoetan toka zein noka bixak dira egokixak, eta batek zein
bestiak danak genero guztietako hitz-lagunak hartzen ditu aintzat".
oier.
2011/1/17 Asier Sarasua <[email protected] <mailto:[email protected]>>
ba, zer nahi dozu esatia.
Ados nago zuk diñozun guztiakin. Konforme.
Baina hittanua Eibarren hil zorixan dagola ikusitta, diskriminaziño
positibo apur bat be ez dator txarto.
Eta gaiñera, hittanuak badakaz hutsune haundi paria:
1.- zaharraguekin ezin da erabili (oro har)
2.- zuk diñozun horixe: ezin da erabili eremu mistuetan.
Tira, ba, zergaittik ez? Erabili deigun han eta hamen, beran berezko
eremuetatik kanpo.
Gizartia aldatu dan moduan, hittanua eta bere arau sozialak aldatzen
hasi biharko gara.
Bestela, akabo.
Ni, behintzat:
- zain nago, ia seme-alabak neri noiz hika egin (hasi dira jolasian)
- ez naiz bape minduko eta hasarretuko, posta-zerrenda honetan bateron
batek noka ein ezkero.
asier
leire narbaiza arizmendi<[email protected]
<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko urtren 14a 14:53):
> Oso gaizki, edukaziño txarrekua, baztertzaillia eta euskerian senan
> kontrakua da hittanoz egittia eztabida baten emakumiak eta
gizonak egonda.
> Pentsatzen dot askotan egindogula berba honen gaiñian, eta
batzuendako
> txorradak izango dira, baiña ni neu baztertuta sentidu eraitzen nau.
> leire
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
--
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.