Bueno, egixa esan, eskertzen dot behintzat norbaittek ikuspegi ezberdina atara 
dabelako mahaigañera.

Nire iritzitxa Oierrenan antzerakua izan leike (ta honek beldurtzen nau, asko). 
Uste dot OT moduko saiuek ez dakela zerikusi handirik ez musikiakin, ez 
kantuakin, ez beste hainbat gauzekin neri asko gustatzen jatazenak. Espektakulu 
horrek beste bide batzutatik jotzen dabela bastante argi dau. Ta neri, 
pertsonalki, ez interesatziaz, iruditzen jata fabore eskasa eitten dotsela 
kulturiari ta musikiari zehazki. Hau da, musikian helburua 15 egunez argixa 
emon ta gero itzaldu ta euren gabonetako afarixetan kantuan arituko diran 
izarrak sortzia bada.. Igual ez dakat hainbesteko interesik musikian. Ta bueno, 
egixa izanda gehixenek eingo dabena prentsa arrosatik ahal daben moduan bizi... 
Ni ez naz bape purista musika estiluekin, edo lirikiakin. Ruper Ordorikan fansa 
naiz, Lady Gagana nazen moduan, jakinda Lady G. produktua dala, ezer 
izatekotan. Baña galdetzen badostazu, nahixauko neuke Ruper (edo Morau, edo 
Mursego, edo Damien Jurado) gehixau egotia, musikia bihotzetik, humiltasunez 
eta maittasunez eitten dabena. Ta hori, dende luego, ez da OTn topatzen.

Beste kontu bat (ta erabat ezbardina) da norberak nun eitten daben lana. 
Bizimodua aurrera ataratzia, ba norbere kontua da. Beste batzuk ein izan dou 
lana tabernetan, tallarretan, antzerkixan, prostituziñuan... Ta hori, 
bakoitzari jaten emoten dotsan bittartian, ta inori kalte ein barik (hau 
neurtzen zaila dan arren) ba ondo dau. Beraz, neu bez ez naz sartuko (ez 
dakat-eta zer esanik) lana topau dabenakin, noski ezetz. Baina saio horren 
inguruan, musika ulertzeko era horren inguruan eta telebisiñuan inguruan iritzi 
bat dakat, propixua, ta ez da ez bape ona.

Jokin

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to