Nik kontu hauek entzun nituala izango dira 8-10 urte. Eta ez dakit esaten zenbateraino serixo egin zan holako planteamendurik, edo besterik gabe neri allautakuak tabernako barrako komentarixuak besterik ez ote ziran izan. Obra klase horretarako diru kalkulo hori ez jatan zorakerixa iruditu, eta hori diru hori nundik urten leiken neure imajinaziƱo ahalmenetatik kanpo dago.
Dana dala, kultun urte askuan eta garai oso diferentietan ibilitakuak dagoz zerrendan, eta nik hirugarren eskutik entzundakuak baino ez ditut kontau, asike igual iƱork, eta nahi badau, esplikauko dau hobeto asuntua. oier. 2011/3/17 josu garate <[email protected]> > 100milloi dirua dira (gauza asko ein leikez gero...), baina diru horrekin > nora zoiaz antzoki bat montatzera? Lokala erosi eta montau esan nahi dozu? > > Noiz ein zan berreskuratzeko ahalegin hori? Aurreproiekturik edo ein zan? > Sua betikua da baina legiak barrizten doiaz eta akaso berrikustiak zeozer > barrixa ekarriko leuke... > > > 2011/3/17 Oier Araolaza <[email protected]> > >> >> Kultuko areto horren arantzak askori egin digu hazkure aspaldiko urteotan. >> Tarteka izan dira ahaleginak zerbait martxan jartzeko baina azkenean >> numeroek denak atzera bota dituztela. Horrelako areto bat urte batzuetan >> erabili gabe geratu ondoren berriz martxan jartzeko obra polita egin behar >> izaten da. Baina kasu honetan horri beste karga bat gehitu behar zaio. Gaur >> egun dagoen bezala sarrera-irteera bakarra duela uste dut, tabernara ematen >> duena. Legedia bete eta erabilgarri egiteko gutxienez beste sarrera bat eman >> behar zaio. Eta bigarren irteera posible hori etxadiaren barruko patioruntz >> izango luke, Irtenbide kaskarra beraz. Baina hori horrela egitea onartuta >> ere, berriztatze eta bigarren irteera egiteko lanen aurrekontua oso altua >> litzateke. >> >> Ni ez naiz ibili inoiz kontu hauekin, baina arrangura hori maiz izan >> dudanez behin aipatu zidaten obra horren kostua zenbatekoa izan zitekeen. >> Ehun miloi pezeta uste dut aipatu zidatela, baina oker egon ninteke. Kontua >> da, 100 miloi badira, diru hori kafe-antzoki batean inbertitzeko modua >> izanez gero, Kultuko aretoak baino sarrera eta barne-antolaketa hobeak >> egiteko aukera eskaintzen dituen lokal batean erabili litezkeela. Ondorioz, >> ez dago dirurik, baina inork horretarako izango balitu ere, zalantzakoa dela >> hor inbertitutko ote lituzkeen... >> >> oier. >> >> >> 2011/3/17 Josu Mendicute <[email protected]> >> >>> Oin dala aste batzuk Kultun egon nitzan erretratuak ataratzen, >>> aspaldixan itxita dauan antzokixan. >>> >>> Horietako batzuk ikusteko aukeria dakazue hemen: >>> http://eibar.org/albisteak/kulturaleko-antzokiko-erretratuak/ >>> >>> josu. >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>> [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > > -- > arkitetua > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
