Aupa, ondo dabil Oier, eta Arratek eman ditu azalpen gehigarri zehatzagoak. Liatuta ibili nabil egun hauetan, baina "por alusiones" labur zeozer gehitzeagatik:
1) - duela 5 bat urte edo, kafe-antzoki estilora Kultuko lokal osoak errekuperatzeko aurreproiektua egin zuen elkarteak: lokalak eraberritu, zine-antzokia aprobetxatu, solairu guztiak lotu barne eskilara eta igogaluekin, sukaldeak, komunak, larrialdi irteerak (hemen arazoak daude Oierrek dioen moduan, baina gainditzeko modukoak), ... Baina alde batetik, aurreikusi daitekeen aprobetxamendu osorako (ordutegi zabalak, aktibitate mota batzuek egin eta abar) eragozpen edo mugak daude udal lizentzien aldetik gaur egun herri erdian dauden lokalentzat. Eta bestetik Oierrek aipatu duen moduan finantziazioa, money, money, money, ... Detaile zehatz-zehatzetan sartu barik, 1,5 miloi euroko aurrekontua zuen lantzen ibili zen proiektuak, hau da antzinako 250 miloi peseta inguru. Detaileetan sartuta, merketzera jo eta material eta ekipamenduetan handik eta hemendik aurrezten, aurrekontua jaitsi zitekeen seguruenez. Ez zen ailegatu atal zehatz bakoitzarentzat aurrekontu ezberdinak eskatzera, baina 100 miloi pesetatik gora joango zen, seguru. Finantziatzeko aukera batzuk egon zitezkeen agian (bankuek egiten moduan likideza lortzeko lokalak besterenganatu edo :-D), baina ez genuen ikusi bide garbi-garbirik aurre egiteko eta hortxe geratu zen proiektu hura, ez ahaztuta, baina momentuz plano eta aurrekontu orokor batzuetan. 2) - iaztik berriro heldu zaio gaiari, eta Arratek dioen moduan eraberritze osoaren proiektua hipotekatu barik, ia beharrezkoa zen eraberritze partzial batean inbertitzera doa elkarteak (zenbait ekipamendu, sukaldeak, komunak, almazenak, ... zaharkituta eta legearen mugan zeuden eta). Horretaz gain, antzokiaren lehen solairua edo platea aprobetxatuz espazio publikoak irabaziko dira. Eta antzokia guztiz ahaztuta gera ez dadin lehiotxoren bat edo utziko da Josuren argazki eta bideoan ageri den antzokira (http://eibar.org/albisteak/kulturaleko-antzokiko-erretratuak/). Eraikuntza sektorean ez dago lan larregirik orain eta prezioak behera egin dute z erbait, baina ondo dakizuen bezala edozein erreforma edo eraberritze lan egiterakoan diru asko eta asko joaten da: elektrizitatea, iturgintza, igeltseritza, ekipamenduak, margotzeak, burdin lanak, ekipamenduak berritzea, ... Total, eraberritze honetan ere, 250 miloira ailegatu barik, diru dexente inbertituko du elkarteak. Ondo geratzea espero dugu, ez nahi den guztia egina, baina lokalak handiagoak eta aukera gehiagorekin, Lanak bukatu eta ateak irekitzea Sanjuanen aurretik aurreikusita dago (Latiguakin dabiltza :-D) Bukatzeko, Arratek dioen bezala gonbidatuta zagozie zabaltzen dan egunerako, eta baita ere bazkide egitera, eta lana eta ideiak aportatzera. Eneko 2011/3/18 arrate gisasola <[email protected]>: > Aupala!!! > > Bueno, azken urtietan Arrate Kultur Elkarteko zuzendaritzan egon naiz ta > honen gaineko azalpentxua emoteko moduan nagoela esango neuke, barrako > komentarixuak baino hobeto ezta?? :) Dana dala urte haietan bueltaka zebilen > jendia be badago zerrendan (Eneko esaterako) ta nahi badabe eurek emongo > dabe azalpen zehatzagoa, nik motzian. > Barrako komentarixuak izan baziran be, Oier ez dabil gaizki, dirutan > zenbateko zehatzik ez dakitx esaten baina bere garaixna proiektu nahiko > zehatz bat egin zan aretua berregokitu ta txukun txukun jartzeko. Numeruak > oso oso altuak, aurre egitteko zailttasun haundixak ikusi ziran ta atzera > bota zan. > Orain dela urte pare bat be gaixa berrartu zan baina inposible!!! > > Gaur egun obra bat ipini da martxan. Tabernan anpliaziñua, ekimenak egitteko > espazio ta aukera hobiak emongo dittuanak, Topalekuko espazixua be kontuan > eukitta, formato txikiko kontuetarako egokixa izango dala uste dot. Zine > aretuan etorkizun baten egiñ geinkiana hipotekatu barik egiñgo da gaur > egunekua, mingarrixa izango litzake oso hori alde batera lagata aurrera > egittia, holan egittia erabaki zan batzarrian ta otsailetik obra horretan > sartuta dabiz buru belarri. Baina aurrerapen gehixago egiñ barik zabaltzen > dutenerako lagako dogu misterixua, ez dakitx noiz izango dan baina zabaltzen > dan egunerako gonbidatuta zagozie, suposatzen dot egiñgo dogula zeozer!! > > Nahi gendukeen dana ez dabe emongo elkartian dagozen lokalek, baina aire > freskua ekarriko dabenan ilusinuakin dator gaur eguneko urratsa. Krisi garai > marabilloso honetan ez da erreza izango, baina lanian diharduan taldia gogoz > dago eibarren euskal kulturiari bultzada barri bat emoteko, txikixian > politx. > Zeuen proposamen ta egitteko nahixak be bihar biharrezko izango dira > aurrerantzian, Arrate Kultur Elkarteko atiak zabalik dakazuez nahi > dozuenerako. > > Animo ta laster arte, > Arrate > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
