Inaugurazio ordutegian egin dut bisita Kulturalera. Jendez beteta zegoen,
baina barraren inguruetan pilatzen ziren gehienak. Barrura jo eta lasai
ikusi ahal izan dugu Topalekua eta antzokiari tabernarako hartutako zatia.
Ederra geratu da. Leire Abanzabalegik eta Ibon Usobiagak (arkitektuak) eman
dizkigute argibide batzuk han elkartu garan batzuei. Tabernak sakontasun
handia irabazi du, mahai gehiago eta toki gehiago lasai egoteko. Ikusgarria
zineko proiektorea! Ibon-ek esan digunez zegoen tokian utzi dute, baina
noski, orain toki hori taberna barruan da, ohorezko tokian bada ere.
Topalekua ere luzeagoa da orain, eta Leirek esan digunez, ekitaldi txikiak
bertan egiteko aukera dago. Biak bereizteko aukera ere izango omen da, hala
behar denean.

Zorionak Kulturaleko lantaldeari. Orain ea zukua ateratzen diogun denon
artean.

oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to