Oier, barkatu lehenago ez ikusi izana zure mezua.
Legebiltzarreko orrian ez aurkitu izana normala da, ze, legea jendaurrean
jartzen danean, oraindik, Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilutik pasa gabe
dago; aurreproiektu fasean dagoenean egiten da hori. Gero, ekarpenak egin
ostean, berriro gobernuak begiratuko du eta, hilabeteko epea izaten da
alegazioak egiteko, orduan bai gobernu kontseiluak onartu egingo du
aurreproiektu hori eta lege proiektu legez Legebiltzarrera bidaliko da.
Orduan, legebiltzarreko webgunean egongo da ikusgai eta legebiltzarreko
taldeek 15-30 egun izango dituzten zuzenketak aurkezteko; ostean, lan talde
baten zuzenketak landuko dira eta irizpena onartu beharko da batzordean eta
ondoren plenoan berretsi beharko da, proiektu hori legetzat jotzeko eta
buletinean argitaratzeko eta indarrean sartzeko.

Gobernuak hainbat lege aurreproiektu dauzka irekian eskegita:
http://www.openideiak.com/pg/groups/164/irekia___gobierno_abierto_/subgroups/
Lotura eztot nik euskaraz jarri, irekian euskaraz sartu arren, gure
proposamenak atalak gaztelerazko webgunera batera eraman nau.

Zerbait argitu dizut, ala gehiago nahastu?
Ondo izan
Marijo


>  *From:* Oier Araolaza <[email protected]>
> *Sent:* Tuesday, March 15, 2011 5:24 PM
> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> *Subject:* [eibar] Legegintza Eusko Legebiltzarrean
>
>
> Arratsaldeon. Konsulta bat daukat, ea inork argitzerik didan. Hezkuntzari
> buruzko lege proiektu baten berri izan nahian nabil, eta esan didate "en
> plazo de audiencia" sartu zela martxoaren 7an. Horrek zer esan nahi duen
ez
> dakit, eta Legebiltzarraren webgunean begira ibili naizen arren, ez naiz
> aklaratu. Norbaitek badaki lege-proiektu batek Eusko Legebiltzarrean zein
> pauso pasa behar izaten dituen eta "plazo de audiencia" hori zer den? Lege
> proiektu horiek nonbait konsultatu ahal izaten dira?
>
> Eskerrikasko!

-- 
Marijo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to