Ados Marijo, ulertzen dot beraz, oraindik nahiko fase goiztiar batean dagoela lege-proiektua, gutxienez urtebetekoa izan daitekeena, aurrera aterako bada behintzat. Eskerrikasko! oier.
2011/3/20 marijo deogracias <[email protected]> > Oier, joan zan barikuan, esaterako, ehiza legia onartu zan Legebiltzarrian, > baina gobrnuak 2010eko apirilaren 27an sartu zeban Legebiltzarrian; ixa > urtebeteko prozesua bihar izan dau, taldiek aurkeztutako zuzenketak > eztabaidatu eta azken ebazpena egin dan arte. Buletinean argitaratu bezain > pronto sartzen da indarrean, eta hala jaso izaten da gainera legean; hortaz, > gobernu kontseiluak onartu arteko fasea litzateke lehenengua eta horri > legebiltzarreko prozesua gehitxu bihar jako. Kontuan eukitxa, baina, jun zan > azaruan gobernuak bigarrenez atzeratu egin zitxuala lege proiektuak > aurkezteko aurretik emondako epe danak, ba, batek daki beteko ditxuzten > orduan emondako epe berrixekin. > Marijo > > >Message: 2 > >Date: Fri, 18 Mar 2011 08:56:19 +0100 > > >From: Oier Araolaza <[email protected]> > >To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> > >Subject: Re: [eibar] Legegintza Eusko Legebiltzarrean> > Message-ID: > <[email protected]> > >Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1" > > > > >Bikain Marijo!!! Eta gainera bidali duzun loturan aurkitu dut interesatzen > >zitzaidan lege-proiektuari buruzko informazioa. > >Azken galdera bat, esplikatu duzun ibilbide horrek, gauzak ondo joanez > gero > >zenbat iraun dezake? Alegia, legea indarrean sartu arte, dena ondo joanda, > >zenbat pasa daiteke? > >Eskerrikasko! > >oier. > > >2011/3/18 marijo deogracias <[email protected]> > > > Oier, barkatu lehenago ez ikusi izana zure mezua. > > Legebiltzarreko orrian ez aurkitu izana normala da, ze, legea jendaurrean > > jartzen danean, oraindik, Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilutik pasa gabe > > dago; aurreproiektu fasean dagoenean egiten da hori. Gero, ekarpenak egin > > ostean, berriro gobernuak begiratuko du eta, hilabeteko epea izaten da > > alegazioak egiteko, orduan bai gobernu kontseiluak onartu egingo du > > aurreproiektu hori eta lege proiektu legez Legebiltzarrera bidaliko da. > > Orduan, legebiltzarreko webgunean egongo da ikusgai eta legebiltzarreko > > taldeek 15-30 egun izango dituzten zuzenketak aurkezteko; ostean, lan > talde > > baten zuzenketak landuko dira eta irizpena onartu beharko da batzordean > eta > > ondoren plenoan berretsi beharko da, proiektu hori legetzat jotzeko eta > > buletinean argitaratzeko eta indarrean sartzeko. > > > > Gobernuak hainbat lege aurreproiektu dauzka irekian eskegita: > > > http://www.openideiak.com/pg/groups/164/irekia___gobierno_abierto_/subgroups/ > > Lotura eztot nik euskaraz jarri, irekian euskaraz sartu arren, gure > > proposamenak atalak gaztelerazko webgunera batera eraman nau. > > > > Zerbait argitu dizut, ala gehiago nahastu? > > Ondo izan > > Marijo > > > > > > > *From:* Oier Araolaza <[email protected]> > > > *Sent:* Tuesday, March 15, 2011 5:24 PM > > > *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]> > > > *Subject:* [eibar] Legegintza Eusko Legebiltzarrean > > > > > > > > > > > Arratsaldeon. Konsulta bat daukat, ea inork argitzerik didan. > Hezkuntzari > > > buruzko lege proiektu baten berri izan nahian nabil, eta esan didate > "en > > > plazo de audiencia" sartu zela martxoaren 7an. Horrek zer esan nahi > duen > > ez > > > dakit, eta Legebiltzarraren webgunean begira ibili naizen arren, ez > naiz > > > aklaratu. Norbaitek badaki lege-proiektu batek Eusko Legebiltzarrean > zein > > > pauso pasa behar izaten dituen eta "plazo de audiencia" hori zer den? > > Lege > > > proiektu horiek nonbait konsultatu ahal izaten dira? > > > > > > Eskerrikasko! > > > > -- > > Marijo > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
