Bikain Marijo!!! Eta gainera bidali duzun loturan aurkitu dut interesatzen zitzaidan lege-proiektuari buruzko informazioa. Azken galdera bat, esplikatu duzun ibilbide horrek, gauzak ondo joanez gero zenbat iraun dezake? Alegia, legea indarrean sartu arte, dena ondo joanda, zenbat pasa daiteke? Eskerrikasko! oier.
2011/3/18 marijo deogracias <[email protected]> > Oier, barkatu lehenago ez ikusi izana zure mezua. > Legebiltzarreko orrian ez aurkitu izana normala da, ze, legea jendaurrean > jartzen danean, oraindik, Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilutik pasa gabe > dago; aurreproiektu fasean dagoenean egiten da hori. Gero, ekarpenak egin > ostean, berriro gobernuak begiratuko du eta, hilabeteko epea izaten da > alegazioak egiteko, orduan bai gobernu kontseiluak onartu egingo du > aurreproiektu hori eta lege proiektu legez Legebiltzarrera bidaliko da. > Orduan, legebiltzarreko webgunean egongo da ikusgai eta legebiltzarreko > taldeek 15-30 egun izango dituzten zuzenketak aurkezteko; ostean, lan talde > baten zuzenketak landuko dira eta irizpena onartu beharko da batzordean eta > ondoren plenoan berretsi beharko da, proiektu hori legetzat jotzeko eta > buletinean argitaratzeko eta indarrean sartzeko. > > Gobernuak hainbat lege aurreproiektu dauzka irekian eskegita: > http://www.openideiak.com/pg/groups/164/irekia___gobierno_abierto_/subgroups/ > Lotura eztot nik euskaraz jarri, irekian euskaraz sartu arren, gure > proposamenak atalak gaztelerazko webgunera batera eraman nau. > > Zerbait argitu dizut, ala gehiago nahastu? > Ondo izan > Marijo > > > > *From:* Oier Araolaza <[email protected]> > > *Sent:* Tuesday, March 15, 2011 5:24 PM > > *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]> > > *Subject:* [eibar] Legegintza Eusko Legebiltzarrean > > > > > > > Arratsaldeon. Konsulta bat daukat, ea inork argitzerik didan. Hezkuntzari > > buruzko lege proiektu baten berri izan nahian nabil, eta esan didate "en > > plazo de audiencia" sartu zela martxoaren 7an. Horrek zer esan nahi duen > ez > > dakit, eta Legebiltzarraren webgunean begira ibili naizen arren, ez naiz > > aklaratu. Norbaitek badaki lege-proiektu batek Eusko Legebiltzarrean zein > > pauso pasa behar izaten dituen eta "plazo de audiencia" hori zer den? > Lege > > proiektu horiek nonbait konsultatu ahal izaten dira? > > > > Eskerrikasko! > > -- > Marijo > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
