Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko marren 21a 16:45):
> Asier, ba ni ez nintzateke oso hurrun joango.
>
> Historian atzerago eginda, gaitza izango lajatake ikasketa batzuk izatea edo
> sukalde edo jostun mundutik urtetea. Eta umez beteta egongo nintzateke, eta
> honez gero emakume zaharra izango nintzateke.
> Hori kontutan izanda, igual 1920 aldera joango nintzateke, baina
> aukeratzekotan, klase sozial aberatsera. Ze makiñak langile klasera eramaten
> banau, hamabi orduko lanaldia, astebururik ez,  garbitasunik ez, umeak
> gaixorik eta gizona tabernan, ba ez naiz inora mugittuko.
>

Tira, tira... galdera metaforiko samarra zan, "en un suponer" esaten dana.

Eta, gaiñera, itzultzeko aukeriakin. Hau da, atzera egin, zeozer
ezagutu eta buelta.
Kontua ez da hara juan eta han gelditzia. Horretarako, ni be ez noia iñora ;-)

Dana dala, gaur egun 1920 inguruan baino zoriontsuago bizi gara?

Serafin Basauri<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
marren 21a 18:22):
> Hori dok galderia! Nora? eta 1900 inguruko Eibarrera? Zer jaukak ba, urte
> horretako Eibarrek? Konbenzitzen banok igual jarraittuko deuat "Badihardugu"
> alkarte eta guzti.

1900 esan dot, baina izan leikian 1890, edo 1910, edo 1925...

Garbi dakat Eibar ezagutu nahiko nebala. Argazki, grabau eta
liburuetan kontau deskuena benetan ezagutu. Lehenengo republikanuak,
sozialismuan eta abertzaletasunan hasieria, lehenengo ziniak,
Barrenkalia eta Arraindikalia, Ego errekia kale artian eta garbi,
armagiñak biharrian eta damaskinadoriak urredunanian urre harixa
erosten, baiñuetxia, Konseju Zaharra....

Lehenagoko Eibar ezagutzia be interesgarrixa pentsatzen jata (1400,
1600 edo 1800), baina uste dot gauza asko galduko nittuala. 1900
horretan, ostera, oindiok asko topauko neban zaharretik, baiña baitta
ez hain zaharretik be. Untzaga plazia, Udaletxia eta Eibar barrizteko
lanak 1898an hasi ziran. 1905 inguruan amaittu. Tarte hori ez litzake
txarra.

> Zahartzaro bete-betian sartuta naguan ezkero, berrogeta
> hamar urte atzera egin eta gaztetasunera, 60. hamarkadara, orduan egindako
> akatsak be errepikauko najittukek, akats eta guzti zoriontsu izan nitzuan.

Hori be pentsau dot, e?

Uste dot hórretxek dirala azken 150 urtietako sasoirik
interesgarrixenak: 1910-1920 ingurua eta 1960.

asier



>
> 21/03/2011 16:11(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>>
>> Hamentxe, biharrian (edo), gure arteko barriketaldixan.
>>
>> Eta, denpora-makiñarik balego, nora juango ziñakie?
>>
>> Nik aspaldi dakat aukeratuta: Eibar 1900 ingurura.
>>
>> Eta zuek?
>>
>> Asier
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to