Trebiño/Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko marren 21a 23:03): > 1900-1940 urte esan leike dirazela Eibarko historian sasoi > "erromantikua", baina trabesa egingo neuke hamendik 50 urtera hónek > 1970-2010 hónek oso garai interesantetzat joko dirala. Urrinetik komentauta > e.t.a. talde armatua, torturak, ilegalizazioak, lehendakarixen espetxeratze > mehatxuak, guardia zibilen kontrolak, manifestazioak... dana da oso > pelikulerua.
ummm... bai eta ez. Guretako gauza asko pasau dira, jakiña. Baina zer pasau da benetan? Nik demokrazia sasoia besterik ez dot ezagutu. Oso-oso antzerakuak izan diran 4 presidente español, beste horrenbeste lehendakari, Errege kanpetxano bat eta talde armatu bat 40 urtian antzera pentsatzen... eta ez da ideologia barririk sortu, ez da politikia ixa aldatu, ezta juezak be, eta gitxiago Guardia Zibila. "Nuklearrik ez" oihartzuna antzera 40 urtian... Aldaketa nabarmen bakarra: Internet (eta ez txikixa). Baina 1900-1940 bittartian: Monarkixia (2-3 errege-erregin, eta epe desberdinetan), Primo de Rivera, Republikia, reboluziñuak, gerra zibila, gerra europeia, frankismua,... eta ideologixa barrixak agertu/indartu ziran EHn (komunismua, sozialismua, EAJ eta ANV). Eta grebak hasi ziran; eta mugimendu sindikal eta soziala. Eta trena heldu zan. Eta automobila. Eta argindarra. Eta ura etxietara. Eta....... a. >> 21/03/2011 15:11(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen: >>> >>> Hamentxe, biharrian (edo), gure arteko barriketaldixan. >>> >>> Eta, denpora-makiñarik balego, nora juango ziñakie? >>> >>> Nik aspaldi dakat aukeratuta: Eibar 1900 ingurura. >>> >>> Eta zuek? >>> >>> Asier _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
