Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
marren 22a 10:00):
> Trebiño/Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> Guretako gauza asko pasau dira, jakiña. Baina zer pasau da benetan?
> Nik demokrazia sasoia besterik ez dot ezagutu. Oso-oso antzerakuak
> izan diran 4 presidente español, beste horrenbeste lehendakari, Errege
> kanpetxano bat eta talde armatu bat 40 urtian antzera pentsatzen...
> eta ez da ideologia barririk sortu, ez da politikia ixa aldatu, ezta
> juezak be, eta gitxiago Guardia Zibila. "Nuklearrik ez" oihartzuna
> antzera 40 urtian... Aldaketa nabarmen bakarra: Internet (eta ez
> txikixa).

Internet... eta telefono mugikorrak, eta produkzio-alorrak (lehen
burdinari bueltak makinan, orain letrei eta numeroei bueltak pantaila
batean), eta garraioak (eta horren ondorioz bidaiatzeko aukerak, lehen
Galiziatik Eibarrera... orain Marokotik. Lehen Eibartik Donostiara
oporretan -ahal zutenek-, orain New Yorkera, Veneziara,... eta
asteburu pasa Londonera -eta azken hau ia edozein gaztek-), eta
kotilleo aukera (inori galdetu gabe, Tuenti edo Facebooken sartu eta
enteratzen zara bistaz ezagutzen duzun horren bizitzaren erdiaz),
eta... eta datozen aldaketak gizartea, familia, koadrila, lana, ...
ulertzeko moduetan, Interneten eraginez. Urte batzuen perspektibarekin
ikusiko dugu eta barre egingo dugu XX. Mendeko bizitza primitiboaz.

josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to