Ez nagok seguro, bertoko, hire idazkera kriptikua ondo ulertzen doten baiña nik garbi jakat asunto honetan nere jarkeria.

"Bizkaiera batua" dalako horrek hagiñazpixa emoten jestak. Neretako nahikua dok "lingua franca" bakarra erabiltzia (batua), eta hori ez danian herri euskeria: bakotxak bere herrikua, jakiña. Zentzu horretan, ezin juat jasan Bizkaia Irratian entzutaldi luzerik, esate baterako; edo ni bizi naizen inguruko Hitzan erabiltzen dan "bizkai usaiñeko batua" hori (beste nahaste antinatural bat). Bardin, esate baterako, Lapurdi-Baxenabarra-Zuberoako radixuetan erabiltzen dan "iparraldeko batua". Neretako, batua eta herri euskerian artian ez dok erdibiderik egon bihar, eta erdibideko euskalki barrixak sortu eta promobitzeko gastautako diru guztia, galdutako dirua dok.

Neretako ederra izango litzake irrati, izperringi edo telebisiño bateko kazetari bakotxan euskalkixa berezixa izatia. Ze eskualdetakua dan, euskaldunbarrixa dan... ondo ezagutu ahal izateko, albistiaz aparte. Baiña danak estandarrak izan bihar ei gaittuk, orraittiokan.

O.


Bertokok:


Sentitzen  dot  Leire,   baina ez nator bat zurekin, kontzeptuetan akats
larria daukazu.
Ondo erabilitako dirua,  ez  da inondik inora,   "gastua".

Mendebaldeko  euskalkiaren erabilera   areagotzeko. Baturazkoak
mendebaldeko     euskalkira jakin dagian zertarako dan   eta
alderantziz, Bizkaietako  euskeradunak, inolako arazo barik   baturantza
joan daitezan,

Dakigunetik ez dakigunera,   Mikel Zaratek    esanekoa   aspaldi,  baina
beste erabatera,     euskera  teknologia  barriakin,   Etxepare  porno,
nahi badozu.


Debilem principium, melior fortuna  sequator, edota



Bertoko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to