Hausnarketa politta Oier, heurekin ados. Oin dala ez asko, euskeraz, batzutan herri bardiñian, berba egitterakuan, eusk eriari begiratutapertsonia ze auzotakua zuan be igartzerik baeuan (euskalki mugetan, Bergaran kasu)...eta herri batetik besterako aldaerak be polittak izaten dittuk. Batua, bakarra nahikua.

Halandabe, txurixa ta beltza existitzen ez diranez, tokika edo eskualdeka...dagoena piskat arautu biharra be sortzen dok, bestela ez gendukek Eibartzaindiaren biharrik izango, eta euki bajakagu.

Eibartzaindiaren hitano ikastarua galtziak pena piskat sortzen jestak, eguna ta orduakin, ezin. Ia ba danok oso pozik urtetzen dozuen, bigarren promoziñua be egitteko goguekin, eta horretara apuntatzerik dakaten.

A. A.

07/04/2011 18:11(e)an, oier gorosabel larrañaga(e)k idatzi zuen:
Ez nagok seguro, bertoko, hire idazkera kriptikua ondo ulertzen doten baiña nik garbi jakat asunto honetan nere jarkeria.

"Bizkaiera batua" dalako horrek hagiñazpixa emoten jestak. Neretako nahikua dok "lingua franca" bakarra erabiltzia (batua), eta hori ez danian herri euskeria: bakotxak bere herrikua, jakiña. Zentzu horretan, ezin juat jasan Bizkaia Irratian entzutaldi luzerik, esate baterako; edo ni bizi naizen inguruko Hitzan erabiltzen dan "bizkai usaiñeko batua" hori (beste nahaste antinatural bat). Bardin, esate baterako, Lapurdi-Baxenabarra-Zuberoako radixuetan erabiltzen dan "iparraldeko batua". Neretako, batua eta herri euskerian artian ez dok erdibiderik egon bihar, eta erdibideko euskalki barrixak sortu eta promobitzeko gastautako diru guztia, galdutako dirua dok.

Neretako ederra izango litzake irrati, izperringi edo telebisiño bateko kazetari bakotxan euskalkixa berezixa izatia. Ze eskualdetakua dan, euskaldunbarrixa dan... ondo ezagutu ahal izateko, albistiaz aparte. Baiña danak estandarrak izan bihar ei gaittuk, orraittiokan.

O.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to