Bat nator Oierrekin, ze ez dago bizkaiera baturik ezpada eze mendebalde
aldeko herrietako hizkerak edo bizkaiera desberdinak. Batua bat,
biharrezkoa eta nazionala.
Serafin
08/04/2011 11:02(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen:
Hausnarketa politta Oier, heurekin ados. Oin dala ez asko, euskeraz,
batzutan herri bardiñian, berba egitterakuan, eusk eriari
begiratutapertsonia ze auzotakua zuan be igartzerik baeuan (euskalki
mugetan, Bergaran kasu)...eta herri batetik besterako aldaerak be
polittak izaten dittuk. Batua, bakarra nahikua.
Halandabe, txurixa ta beltza existitzen ez diranez, tokika edo
eskualdeka...dagoena piskat arautu biharra be sortzen dok, bestela ez
gendukek Eibartzaindiaren biharrik izango, eta euki bajakagu.
Eibartzaindiaren hitano ikastarua galtziak pena piskat sortzen jestak,
eguna ta orduakin, ezin. Ia ba danok oso pozik urtetzen dozuen,
bigarren promoziñua be egitteko goguekin, eta horretara apuntatzerik
dakaten.
A. A.
07/04/2011 18:11(e)an, oier gorosabel larrañaga(e)k idatzi zuen:
Ez nagok seguro, bertoko, hire idazkera kriptikua ondo ulertzen doten
baiña nik garbi jakat asunto honetan nere jarkeria.
"Bizkaiera batua" dalako horrek hagiñazpixa emoten jestak. Neretako
nahikua dok "lingua franca" bakarra erabiltzia (batua), eta hori ez
danian herri euskeria: bakotxak bere herrikua, jakiña. Zentzu
horretan, ezin juat jasan Bizkaia Irratian entzutaldi luzerik, esate
baterako; edo ni bizi naizen inguruko Hitzan erabiltzen dan "bizkai
usaiñeko batua" hori (beste nahaste antinatural bat). Bardin, esate
baterako, Lapurdi-Baxenabarra-Zuberoako radixuetan erabiltzen dan
"iparraldeko batua". Neretako, batua eta herri euskerian artian ez
dok erdibiderik egon bihar, eta erdibideko euskalki barrixak sortu
eta promobitzeko gastautako diru guztia, galdutako dirua dok.
Neretako ederra izango litzake irrati, izperringi edo telebisiño
bateko kazetari bakotxan euskalkixa berezixa izatia. Ze eskualdetakua
dan, euskaldunbarrixa dan... ondo ezagutu ahal izateko, albistiaz
aparte. Baiña danak estandarrak izan bihar ei gaittuk, orraittiokan.
O.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Texto añadido por Panda GP 2011:
Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un
mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente
vínculo para reclasificarlo:
http://localhost:6083/Panda?ID=pav_2588&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\NetworkService\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Security\Panda%20Global%20Protection%202011\AntiSpam
---------------------------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.