2011/4/19 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>

> Eneko dok @eastigarraga
> Horretara, esan heinke ezagutzen duala lehelengo twitterlari euskalduna!
>

bai, nire twitter kontua da eastigarraga :
http://twitter.com/#!/eastigarraga

Baina ni ez naiz lehenengo twitterlari euskalduna. Datu hori ez da zuzena.
Badira lau urte edo, 2007ko martxoaren 18an hasi nintzen ni Twitter
erabiltzen.
Baina niri Luistxok eta Garik erakutsi zidaten tresna, beraz gutxienez
beraiek ni baino lehenago dabiltza Twitterren.

Garaian  Luistxok kontatuta Sustatun: "Twitter, mikroblog, elkarrizketa edo
komunitate modakoa" http://sustatu.com/1175024267

Beharbada, kasualitatez nire tuit bat hartu zuen lehena
http://indigenoustweets.com/ horrek ...

eneko


leire
>
> Trebiño/Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2011eko apiren 19a 00:10):
>
>>   eastigarraga hori ez da izango gure arteko bat, kasualitatez?
>> Trebi.
>>
>> Berrian jasoa:
>>  Eremu urriko hizkuntzen artean, euskara bigarren da Twitterren
>>
>> Indigenoustweets.com <http://indigenoustweets.com/> atariaren arabera, 
>> BBC.com-ek
>> jaso duenez<http://news.bbc.co.uk/2/hi/programmes/click_online/9450488.stm>,
>> BERRIA egunkaria da euskaraz *tweet* gehien sartu dituen erabiltzailea.
>> Lehenengoa, berriz, eastigarraga erabiltzaileak sartu omen zuen.
>>
>> 2011-04-18
>>
>>    - [image: Zabaldu.com-era 
>> bidali]<http://zabaldu.com/api/zabaldu_edo_bozkatu.php?url=http://www.berria.info/hara/717/eremu_urriko_hizkuntzen_artean_euskara_bigarren_da_twitterren.htm>
>>    - [image: Digg-era 
>> bidali]<http://digg.com/submit?url=http://www.berria.info/hara/717/eremu_urriko_hizkuntzen_artean_euskara_bigarren_da_twitterren.htm>
>>    - [image: Del.icio.us-era 
>> bidali]<http://del.icio.us/post?title=Eremu%20urriko%20hizkuntzen%20artean,%20euskara%20bigarren%20da%20Twitterren&url=http://www.berria.info/hara/717/eremu_urriko_hizkuntzen_artean_euskara_bigarren_da_twitterren.htm>
>>    - [image: Aupatu-ra 
>> bidali]<http://www.aupatu.com/eu/submit.php?url=http://www.berria.info/hara/717/eremu_urriko_hizkuntzen_artean_euskara_bigarren_da_twitterren.htm>
>>    -
>>     -
>>
>>   BBC.com atariak atzo argitaratu 
>> zuenez<http://news.bbc.co.uk/2/hi/programmes/click_online/9450488.stm>,
>> eremu urriko hizkuntzen artean euskara da Twitterren gehien erabiltzen
>> denenetako bat. Indigenoustweets.com atariko 
>> informazioa<http://indigenoustweets.com/>hartzen du BBCk iturri bezala. 
>> Atari horretan Twitterren egiten diren 68
>> hizkuntzetako mikroblogging iruzkinak zenbatzen dituzte, eta horren arabera,
>> euskara bigarrena da, Haitiko kreoleraren ondoren. *Micro-blogging in a
>> mother tongue on Twitter* (Twitterren ama hizkuntzan mikroblogeatzen) du
>> izenburu BBC.com-en artikuluak eta Dave Lee kazetariarena da.
>>
>> Indigenoustweets.com Kevin Scannell AEBetako Saint Louiseko
>> Unibertsitateko irakaslearen ekimena da. Bere hitzetan "harrigarria" da
>> batik bat ingelerazko erabiltzen den zerbitzu horretan beste hizkuntzetako
>> horrenbeste twitterlari aurkitzea: "Liluratu egin ninduen bere tweetak
>> gaelikoz 1.000 pertsonak idazten dituztela jakiteak, edo, euskaraz 3.000
>> lagunek egiteak. Kopuru horiek, gainera, gorantz doaz", esan du Scannellek.
>>
>> Lehen postuan kreolera dago. Haitin hitz egiten den hizkuntza da eta 12
>> milioi hiztun ditu. Horietan artean, Indigenoustweets.com atariaren arabera,
>> 6.878k erabiltzen dute Twitterren. Beste muturrean gamilaraay izeneko
>> hizkuntza dago. Australian erabiltzen da eta ia desagertuta dago; hala ere,
>> badago Twitterren hizkuntz hori erabiltzen duen erabiltzaile bat, bakarra.
>>
>> *Ama hizkuntzan komunikatzeko nahia*
>>
>> Scannellek garrantzia ematen dio eremu Twitterren eramu urriko hizkuntza
>> erabiltzeari: "Batzuk oihartzun handia izan nahi dute eta ingelera eta
>> frantsesa erabiltzen dituzte. Baina badago baita senide eta lagunekin ama
>> hizkuntzan komunikatu nahi dutenak. Internauta horiek antzeko beste batzuen
>> berri izatea nahi dugu", dio BBC.com-en artikuluan.
>>
>> Indigenoustweets.com atariaren arabera, 3.788 erabiltzaile ditu euskarak
>> Twitterren, eta 383.630 zenbatu dituzte. Gainera, eremu urriko hizkuntza
>> batean sarrera gehien sartzen duen erabiltzaileetako bat BERRIA egunkaria
>> da, zerrendan ageri denez <http://indigenoustweets.com/>. BERRIAk 11.526
>> *tweet* sartu dituela dio Indigenoustweets.com atariak. Euskarazko
>> lehenengoa eastigarraga erabiltzaileak sartu zuela jaso du.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to