Eneko dok @eastigarraga Horretara, esan heinke ezagutzen duala lehelengo twitterlari euskalduna! leire
Trebiño/Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko apiren 19a 00:10): > eastigarraga hori ez da izango gure arteko bat, kasualitatez? Trebi. > > Berrian jasoa: > Eremu urriko hizkuntzen artean, euskara bigarren da Twitterren > > Indigenoustweets.com <http://indigenoustweets.com/> atariaren arabera, > BBC.com-ek > jaso duenez<http://news.bbc.co.uk/2/hi/programmes/click_online/9450488.stm>, > BERRIA egunkaria da euskaraz *tweet* gehien sartu dituen erabiltzailea. > Lehenengoa, berriz, eastigarraga erabiltzaileak sartu omen zuen. > > 2011-04-18 > > - [image: Zabaldu.com-era > bidali]<http://zabaldu.com/api/zabaldu_edo_bozkatu.php?url=http://www.berria.info/hara/717/eremu_urriko_hizkuntzen_artean_euskara_bigarren_da_twitterren.htm> > - [image: Digg-era > bidali]<http://digg.com/submit?url=http://www.berria.info/hara/717/eremu_urriko_hizkuntzen_artean_euskara_bigarren_da_twitterren.htm> > - [image: Del.icio.us-era > bidali]<http://del.icio.us/post?title=Eremu%20urriko%20hizkuntzen%20artean,%20euskara%20bigarren%20da%20Twitterren&url=http://www.berria.info/hara/717/eremu_urriko_hizkuntzen_artean_euskara_bigarren_da_twitterren.htm> > - [image: Aupatu-ra > bidali]<http://www.aupatu.com/eu/submit.php?url=http://www.berria.info/hara/717/eremu_urriko_hizkuntzen_artean_euskara_bigarren_da_twitterren.htm> > - > - > > BBC.com atariak atzo argitaratu > zuenez<http://news.bbc.co.uk/2/hi/programmes/click_online/9450488.stm>, > eremu urriko hizkuntzen artean euskara da Twitterren gehien erabiltzen > denenetako bat. Indigenoustweets.com atariko > informazioa<http://indigenoustweets.com/>hartzen du BBCk iturri bezala. Atari > horretan Twitterren egiten diren 68 > hizkuntzetako mikroblogging iruzkinak zenbatzen dituzte, eta horren arabera, > euskara bigarrena da, Haitiko kreoleraren ondoren. *Micro-blogging in a > mother tongue on Twitter* (Twitterren ama hizkuntzan mikroblogeatzen) du > izenburu BBC.com-en artikuluak eta Dave Lee kazetariarena da. > > Indigenoustweets.com Kevin Scannell AEBetako Saint Louiseko Unibertsitateko > irakaslearen ekimena da. Bere hitzetan "harrigarria" da batik bat > ingelerazko erabiltzen den zerbitzu horretan beste hizkuntzetako horrenbeste > twitterlari aurkitzea: "Liluratu egin ninduen bere tweetak gaelikoz 1.000 > pertsonak idazten dituztela jakiteak, edo, euskaraz 3.000 lagunek egiteak. > Kopuru horiek, gainera, gorantz doaz", esan du Scannellek. > > Lehen postuan kreolera dago. Haitin hitz egiten den hizkuntza da eta 12 > milioi hiztun ditu. Horietan artean, Indigenoustweets.com atariaren arabera, > 6.878k erabiltzen dute Twitterren. Beste muturrean gamilaraay izeneko > hizkuntza dago. Australian erabiltzen da eta ia desagertuta dago; hala ere, > badago Twitterren hizkuntz hori erabiltzen duen erabiltzaile bat, bakarra. > > *Ama hizkuntzan komunikatzeko nahia* > > Scannellek garrantzia ematen dio eremu Twitterren eramu urriko hizkuntza > erabiltzeari: "Batzuk oihartzun handia izan nahi dute eta ingelera eta > frantsesa erabiltzen dituzte. Baina badago baita senide eta lagunekin ama > hizkuntzan komunikatu nahi dutenak. Internauta horiek antzeko beste batzuen > berri izatea nahi dugu", dio BBC.com-en artikuluan. > > Indigenoustweets.com atariaren arabera, 3.788 erabiltzaile ditu euskarak > Twitterren, eta 383.630 zenbatu dituzte. Gainera, eremu urriko hizkuntza > batean sarrera gehien sartzen duen erabiltzaileetako bat BERRIA egunkaria > da, zerrendan ageri denez <http://indigenoustweets.com/>. BERRIAk 11.526 * > tweet* sartu dituela dio Indigenoustweets.com atariak. Euskarazko > lehenengoa eastigarraga erabiltzaileak sartu zuela jaso du. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
