Ebakitzen - Ebagitzen - Ebaitten - Ebaiten - ebaten - ... Dana dirudi 
bat, baina nere ustez ez da batere bildurrik izan bihar arauak saltatzeko, 
batez be zentzuzkua bada. Hori Txikillanak ikusi bihar. Hire testuan zentzuzkua 
dok "ebaten"? Ba aurrera.
 
    it
 
 
> Date: Wed, 18 May 2011 21:17:59 +0200
> From: [email protected]
> To: [email protected]
> Subject: Re: [eibar] "ebaten"
> 
> oier gorosabel larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi
> zuen (2011eko mairen 18a 15:20):
> > Kaixo, batuerazko testu bat egin dot eta euskera zuzentzailliak ez desta
> > "ebaten" berbia onartzen ("ebakitzen" proposatzen dau). Susmua dakat
> > batueraz be "ebaten" onargarrixa izango litzakela, baiña ez dakat
> > kalidadezko argumenturik, edo hiztegiren baten respaldorik.
> >
> 
> Oier, seguru asko batuan ez dok zuzena izango, baina onargarrixa bai
> izan leikek ;-)
> 
> segun eta testua norako dan, ni neu ahalegindu eingo nitzakek; esango
> neukek ulergarrixa dala hiztun gehixenendako.
> Gero, zuzentzen badeuek, edo aldatzia komeni badok, ba, aldatuko dok.
> 
> Leire, diñozu bizkaierazko formia dala, baina ez nago hain seguru.
> Urola Kostan, behintzat, esango neuke "ebaten" be esaten dala (eta
> bizkaierazko hizkera batzuetan, berriz, nahiko normalak ebaitzen,
> ebaitten, ebaketan, eta abar.)
> Ez dakit "ebaten" horrek zer hedadura dakan.
> 
> asier
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to