Bertock'ek:
Ikusita, entzunda eta erosita,
Merezi dau.
Bandarena oso ondo dago. Musikan aritzen zarienok entzun dozue ?
Nik be erosi juat, eta hori oso disko gitxi erosten dittudazela
(pirateau bai, asko). Primerako materixala dok.
Hori bai, emoten jestak hedapen eskasa izango dabela, halako ekoizpenak
erosten dittuen abertzale askori behintzat begiko miña eragingo
detsalako sasoi horretako euskaldunak (alderdi bixetakuak) Espainia ea
espainoltasuna zelako nasai jerabixen ikustia...
Hara, billaketa bizkor baten etaratako pasarte batzu (diskuan ez, baiña
Tapian webgunian jagozak letra guztiak):
Haur egiteko zegoan nunbait
España eder guztia,
noiz edo noizbait horra jaioa
da sagu farragarria.
Mila zortzirehun hirurogeita zortzigarrengo urtian
alborotuak izan ditugu españolaren artian:
denbora askuan izandu degu Doña Isabela kortian,
estimatua eduki dute aspertu diran artian.
Aitasantuak eskribitu du Españiara goraintzi
Santiagoren erregaliaz ez dezagula gaitzetsi,
errespetua nahi ez duena irten dedila ihesi,
gure reinuan ez da tokatzen libertadia nagusi.
Perjuizio franko gure Españiak
izan ditu iñon diran ezin ikusiak;
ematen ari gera Jaunari graziak,
bota ditugunean Borbontar guziak.
Izan balitz Karlitos español noblia,
etzitzaigun egongo Frantzian gordia;
serbizio gabeko talentu gabia,
pentsatzen du izatia gure erregia.
Hamabi bertsorekin alegra gaitian,
etzagun penik pasa español artian;
esan zagun bibaka guziak batian
«Biba gu ta gutarrak!» abua betian.
Ea bada abiya, gipuzkoatarrak,
zuekin datoz Bizkai eta arabarrak;
batutzen dira ere txit gogoz nafarrak,
kentzeko Españatik betiko negarrak.
Españan española da Don Karlosena,
ekarri zagun hura ahal degun lehenena;
konfiantza jar zagun oso harentxena,
berak emango digu gustorik onena.
Biba, biba, biba, gure Jaungoikua,
biba, biba, biba, Aita Erromakua;
biba Karlos errege Españiyakua,
biba Don Karlos eta jende bertakua.
Biba Karlos septimo
eta Margarita,
Españan agintzeko
zer pare polita!
Disko hau kaleratu eta gero, nahiko najeukek ikusi zelako arpegixa
geratu jakon "elementoren" bati. Izan be, goguan jittuadaz izandako
diskusiño beruak, karlistak gaurko abertzaliekin zuzenian identifikatzen
zittuan jentiakin...
Baiña igual iritziz aldatu be etxuen egingo kontizu; esandako lez, disko
hau ez dok asko salduko euren artian.
O.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.