Oso gustora entzun nebazan karlisten banden doinuak… eta abestiak noski,

Hall ean egin zuten amaiera mundiala

Historia pixka bat ere ikasi neban

Galdera bat juat ikusten egon zinetenontzat : Bolumena ez zen larrregikoa?,
nire tinpanoak askotan larri ibili zittuazen.

 

Ramon

 

 

De: [email protected]
[mailto:[email protected]] En nombre de Oier Araolaza
Enviado el: sábado, 21 de mayo de 2011 23:05
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Joseba Tapia Coliseoan

 


Ba atzo ere horrela aritu giñan kantuan. Asko disfrutau neban kontziertuan.
Diskua edarra da eta zuzenekoa ere bai. Haize-taldeakin gozatu neban, eta
baita Tapian azalpen eta kantuekin. Hasieratik garbi utzi zaban Tapiak,
euskaldunak bi bandoetan aritu zirala, eta bi ikuspuntuak ageri dira
abestietan. Pertsonalki 2. karlistaden garaira hurbiltzeko oso modu polita
iruditu jatan. Gehixago tokau jata ezagutzia lehenengo karlistadako kontuak
bigarrenekuak baino, eta ezagututakoa testuinguru politikoak eta gertaera
zehatzak izan dira, eta kantuon bidez, gerra sufritzia tokau zitzaien
euskaldunen bizipenak eta ikuspuntuei esker, garai horren argazki kurioso
bat eskuratzen da. Musika ederraz jantzita gainera. Ni benetan gustora egon
nintzan.

Jende gutxitxo egon ginan nere usterako. Coliseua zabaldu zanian 500
eserleku "bakarrik" egotia penagarritzat jo izan zan, aurretik 999 zituala
kontuan hartuta. Baina egunerokuak erakusten da martxa normalerako 500 be
gehiegi dirala. 20:30ean Untzaga eta Toribio Etxebarria jendez lepo zeuden,
baina Coliseua erdi hutsik. Eibarren musikazale, musiko, kantante, musika
ikasle, historia-zale eta kultura-zale omen dago, baina gero astirik ez
dakagu kultura programaziñoa konsumitzeko!

oier.




2011/5/21 Xabier Mendiguren <[email protected]>

Bi aldiz entzun dut zuzenean Tapia, disko honetakoak kantatzen. Bata
Villarriban, zerrenda honetako batzuekin.

 

Bestea, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. Bigarren hau berezia izan zen.
Eta polita izan zen, oso, nola Tapiak ikusleok kantari jarri gintuen kanta
batean, koruak eginez, eta hain zuzen "Viva España" edo halakoren bat
esanaraziz. Aldamenean nituen lagunei begiratu eta barrez lehertzen nintzen.

 

X.

 

El 21/05/2011, a las 22:33, oier gorosabel larrañaga escribió:





Bertock'ek: 
> Ikusita, entzunda  eta erosita, 
> Merezi dau. 
> Bandarena  oso  ondo dago. Musikan aritzen  zarienok   entzun dozue ? 

Nik be erosi juat, eta hori oso disko gitxi erosten dittudazela 
(pirateau bai, asko). Primerako materixala dok. 

Hori bai, emoten jestak hedapen eskasa izango dabela, halako ekoizpenak 
erosten dittuen abertzale askori behintzat begiko miña eragingo 
detsalako sasoi horretako euskaldunak (alderdi bixetakuak) Espainia ea 
espainoltasuna zelako nasai jerabixen ikustia... 

Hara, billaketa bizkor baten etaratako pasarte batzu (diskuan ez, baiña 
Tapian webgunian jagozak letra guztiak): 

Haur egiteko zegoan nunbait 
España eder guztia, 
noiz edo noizbait horra jaioa 
da sagu farragarria. 

Mila zortzirehun hirurogeita zortzigarrengo urtian 
alborotuak izan ditugu españolaren artian: 
denbora askuan izandu degu Doña Isabela kortian, 
estimatua eduki dute aspertu diran artian. 

Aitasantuak eskribitu du Españiara goraintzi 
Santiagoren erregaliaz ez dezagula gaitzetsi, 
errespetua nahi ez duena irten dedila ihesi, 
gure reinuan ez da tokatzen libertadia nagusi. 

Perjuizio franko gure Españiak 
izan ditu iñon diran ezin ikusiak; 
ematen ari gera Jaunari graziak, 
bota ditugunean Borbontar guziak. 

Izan balitz Karlitos español noblia, 
etzitzaigun egongo Frantzian gordia; 
serbizio gabeko talentu gabia, 
pentsatzen du izatia gure erregia. 

Hamabi bertsorekin alegra gaitian, 
etzagun penik pasa español artian; 
esan zagun bibaka guziak batian 
«Biba gu ta gutarrak!» abua betian. 

Ea bada abiya, gipuzkoatarrak, 
zuekin datoz Bizkai eta arabarrak; 
batutzen dira ere txit gogoz nafarrak, 
kentzeko Españatik betiko negarrak. 

Españan española da Don Karlosena, 
ekarri zagun hura ahal degun lehenena; 
konfiantza jar zagun oso harentxena, 
berak emango digu gustorik onena. 

Biba, biba, biba, gure Jaungoikua, 
biba, biba, biba, Aita Erromakua; 
biba Karlos errege Españiyakua, 
biba Don Karlos eta jende bertakua. 

Biba Karlos septimo 
eta Margarita, 
Españan agintzeko 
zer pare polita! 

Disko hau kaleratu eta gero, nahiko najeukek ikusi zelako arpegixa 
geratu jakon "elementoren" bati. Izan be, goguan jittuadaz izandako 
diskusiño beruak, karlistak gaurko abertzaliekin zuzenian identifikatzen 
zittuan jentiakin... 

Baiña igual iritziz aldatu be etxuen egingo kontizu; esandako lez, disko 
hau ez dok asko salduko euren artian. 

O. 
_______________________________________________ 
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected] 
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) 

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. 

 


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to