Izan be, Viva España kantatzia ez dok erreza, Xabier! Oso ona dok zuzenekua, eta mobitzeko gogua emoten dabena, edo dantza egittekua! Ederra! leire
Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko mairen 21a 22:41): > Bi aldiz entzun dut zuzenean Tapia, disko honetakoak kantatzen. Bata > Villarriban, zerrenda honetako batzuekin. > > Bestea, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. Bigarren hau berezia izan zen. > Eta polita izan zen, oso, nola Tapiak ikusleok kantari jarri gintuen kanta > batean, koruak eginez, eta hain zuzen "Viva España" edo halakoren bat > esanaraziz. Aldamenean nituen lagunei begiratu eta barrez lehertzen nintzen. > > X. > > El 21/05/2011, a las 22:33, oier gorosabel larrañaga escribió: > > Bertock'ek: > > Ikusita, entzunda eta erosita, > > Merezi dau. > > Bandarena oso ondo dago. Musikan aritzen zarienok entzun dozue ? > > Nik be erosi juat, eta hori oso disko gitxi erosten dittudazela > (pirateau bai, asko). Primerako materixala dok. > > Hori bai, emoten jestak hedapen eskasa izango dabela, halako ekoizpenak > erosten dittuen abertzale askori behintzat begiko miña eragingo > detsalako sasoi horretako euskaldunak (alderdi bixetakuak) Espainia ea > espainoltasuna zelako nasai jerabixen ikustia... > > Hara, billaketa bizkor baten etaratako pasarte batzu (diskuan ez, baiña > Tapian webgunian jagozak letra guztiak): > > Haur egiteko zegoan nunbait > España eder guztia, > noiz edo noizbait horra jaioa > da sagu farragarria. > > Mila zortzirehun hirurogeita zortzigarrengo urtian > alborotuak izan ditugu españolaren artian: > denbora askuan izandu degu Doña Isabela kortian, > estimatua eduki dute aspertu diran artian. > > Aitasantuak eskribitu du Españiara goraintzi > Santiagoren erregaliaz ez dezagula gaitzetsi, > errespetua nahi ez duena irten dedila ihesi, > gure reinuan ez da tokatzen libertadia nagusi. > > Perjuizio franko gure Españiak > izan ditu iñon diran ezin ikusiak; > ematen ari gera Jaunari graziak, > bota ditugunean Borbontar guziak. > > Izan balitz Karlitos español noblia, > etzitzaigun egongo Frantzian gordia; > serbizio gabeko talentu gabia, > pentsatzen du izatia gure erregia. > > Hamabi bertsorekin alegra gaitian, > etzagun penik pasa español artian; > esan zagun bibaka guziak batian > «Biba gu ta gutarrak!» abua betian. > > Ea bada abiya, gipuzkoatarrak, > zuekin datoz Bizkai eta arabarrak; > batutzen dira ere txit gogoz nafarrak, > kentzeko Españatik betiko negarrak. > > Españan española da Don Karlosena, > ekarri zagun hura ahal degun lehenena; > konfiantza jar zagun oso harentxena, > berak emango digu gustorik onena. > > Biba, biba, biba, gure Jaungoikua, > biba, biba, biba, Aita Erromakua; > biba Karlos errege Españiyakua, > biba Don Karlos eta jende bertakua. > > Biba Karlos septimo > eta Margarita, > Españan agintzeko > zer pare polita! > > Disko hau kaleratu eta gero, nahiko najeukek ikusi zelako arpegixa > geratu jakon "elementoren" bati. Izan be, goguan jittuadaz izandako > diskusiño beruak, karlistak gaurko abertzaliekin zuzenian identifikatzen > zittuan jentiakin... > > Baiña igual iritziz aldatu be etxuen egingo kontizu; esandako lez, disko > hau ez dok asko salduko euren artian. > > O. > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
