Neu lehenena idazten:
PSOE 9 - PP 2. Aurrikusi neban. PSOEk izango dau alkatia, PPn
laguntzaz? Fronte espainola Eibarren? Ez dot uste De los Toyosek holakorik
gurako zebanik.
Bildu EAJan aurretik, hori ez neban espero. Zorionak Bildukueri,
zeregin asko dauke aurretik, eta Eibarren baino gehixago beste toki batzuetan,
ondo egitten badabe batez be lau urte barru izango da beren egun handia, ez
badabe ondo egitten... Aurten? Paktuak ikusi bihar.
EB-Aralar? puf, EB bere txikixan oso inportantia da Araban, Aralar oso
ondo NaBain Naparruan. Bestelako tokixetan... Txikixa bazara lagunik ez izatia
jodidua da, bixok batera zeozer, bakotzak bere aldetik ezer ez.
Arabatik ikusita oso inportantia: PP + PSOEk gehiengo ez izatia
Araban. Nik beti gogoratzen dot bixen artian gitxigatik baina beti gehiengo
izatia, gero paktuak eta. Baina aurten ez, ez dira gehiengo. Nik uste
"historikua" dala. Badaezpada txapliguak ez botatzia hobe, PSOEko zenbat
geldittu dira oinguan etxian?
.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.