De: [email protected] [mailto:[email protected]] En nombre de Oier Araolaza Enviado el: lunes, 23 de mayo de 2011 10:30 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Eibarko erresultaduak, eta jeneralian Niri deigarria egin zait ikusita PSE-EEk toki gehienetan jaitsiera handia izan duela nola eutsi dion Eibarren. Bildu indar handiz sartu da, baina gainontzeko alderdi abertzaleek behera egin dute, eta beraz, azken batean, aldaketa handirik ez. Zentzu horretan EAJ-ren porrota nabarmena iruditzen zait. Aldaketa-ren aldeko diskurtsoa niri ez zitzaidan sinesgarria egiten, legealdi osoa PSE-EEren "esanetara" aritu denean. Alderdi txikien (H1, Aralar, EB) jaitsiera eta ordezkaritza desagerpena penagarria iruditzen zait. Uste dut zenbat eta partidu gehiago hobea dela, eta bi-partidismorako joera espainola eta lau-partidismorako bere aldaera euskalduna oso kezkagarria egiten zaizkit. Uste dut D'Hont legea oso kaltegarria dela (hain zuzen ere, gobernagarritasunaren izenean partido txikiak zigortzea duelako helburu) eta "demokrazia erreala" erako aldarrikapenetan horrelako kontuei ere erreparatu beharko geniekela. Alderdi txikiek ere planteatu beharko dute hori aldatzea, eta hori gertatzen ez den bitartean, koalizio elektoralak beharrezkoa dituztela onartzea. Eibarren azken legealdian izan den oposizioa bakarra Aralar-EB izan da. Orain bananduta aurkeztu dira eta ez dute ordezkaritzarik lortu, baina bien botoak batuta (637+573=1210) PPk baino bozka gehiago lituzkete (1112 eta 2 zinegotzi). Gipuzkoara begira, EAJ-k Bildu-rekiko zer jarrera hartuko duen erabakiorra izango da datozen asteotan. Atzo gauean, ETB1en Larrazabal-ek (Bildu) EAJko ordezkariari ordagoa bota zion. Bildu eta EAJ elkartu eta Donostiako Udala eta Diputazioan gobernu abertzalea ezartzeko. Eta Espainiara begira, nola ezkontzen dira PPren garaipena eta M-15aren aldarrikapenak? oier. 2011/5/23 IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]> Neu lehenena idazten: PSOE 9 - PP 2. Aurrikusi neban. PSOEk izango dau alkatia, PPn laguntzaz? Fronte espainola Eibarren? Ez dot uste De los Toyosek holakorik gurako zebanik. Bildu EAJan aurretik, hori ez neban espero. Zorionak Bildukueri, zeregin asko dauke aurretik, eta Eibarren baino gehixago beste toki batzuetan, ondo egitten badabe batez be lau urte barru izango da beren egun handia, ez badabe ondo egitten... Aurten? Paktuak ikusi bihar. EB-Aralar? puf, EB bere txikixan oso inportantia da Araban, Aralar oso ondo NaBain Naparruan. Bestelako tokixetan... Txikixa bazara lagunik ez izatia jodidua da, bixok batera zeozer, bakotzak bere aldetik ezer ez. Arabatik ikusita oso inportantia: PP + PSOEk gehiengo ez izatia Araban. Nik beti gogoratzen dot bixen artian gitxigatik baina beti gehiengo izatia, gero paktuak eta. Baina aurten ez, ez dira gehiengo. Nik uste "historikua" dala. Badaezpada txapliguak ez botatzia hobe, PSOEko zenbat geldittu dira oinguan etxian? . _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
