Gaur El Correok dio Eibarko ospitalea eraikitzearen ondorioz Mendaroko
ospitalea ez dela handituko aurreikusita zegoen bezala. Alegia, batak bestea
ordezkatzen duela:

http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110531/guipuzcoa/proyecto-construccion-hospital-eibar-20110531.html

Azken urteotako hankasartzerik handiena iruditzen zait ospitalearen kontu
hau. Eibarzentrismo erakustaldi lotsagarri bat. Mendaro Eibartik 15 minutura
egonda, paraje lasai, eguzkitsu eta ederrean, ospitalea zabaltzeko nahi
adina lurrez inguratuta. Hortik 15 kmra, errepidez eta fabrikaz inguratuta,
eta errekazuloan sartuta ospitale berri bat eraikitzen hastea astakeria,
irresponsabilitate eta despilfarro ikaragarria iruditzen zait.

Jakina da, ospitale bat handitzerakoan oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak
berberak baliatzen dituzula, baina berria sortzerakoan, dena (harrera,
segurtasuna, hornidurak, ostalaritza, garbiketak,...) bikoiztu behar duzu.
Diotenez, 30-35 miloi euro kostako da Eibarko ospitalea eraikitzea.
Mendarokoa handitzea zenbat kostako litzateke? Aurreztuko litzatekeen
diferentziaren zati batekin bailara osoa eta ospitalearen arteko
garraio-zerbitzua hamar aldiz hobetu liteke.

oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to