Eskaera historikoen akatsa.

"Beti nahi izan dugu" ospitalea Eibarren, eta izango dugu azkenean!

Mutrikun ere, 1901. urtetik eskatzen ari ziren babes-dikea lortu dute
orain. Hara, kuriosoa da baina izugarrizko azpiegitura hori inauguratu
nahi duen politikaririk ez dago itxura denez.

Gari

2011/5/31 Oier Araolaza <[email protected]>:
>
> Gaur El Correok dio Eibarko ospitalea eraikitzearen ondorioz Mendaroko
> ospitalea ez dela handituko aurreikusita zegoen bezala. Alegia, batak bestea
> ordezkatzen duela:
>
> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110531/guipuzcoa/proyecto-construccion-hospital-eibar-20110531.html
>
> Azken urteotako hankasartzerik handiena iruditzen zait ospitalearen kontu
> hau. Eibarzentrismo erakustaldi lotsagarri bat. Mendaro Eibartik 15 minutura
> egonda, paraje lasai, eguzkitsu eta ederrean, ospitalea zabaltzeko nahi
> adina lurrez inguratuta. Hortik 15 kmra, errepidez eta fabrikaz inguratuta,
> eta errekazuloan sartuta ospitale berri bat eraikitzen hastea astakeria,
> irresponsabilitate eta despilfarro ikaragarria iruditzen zait.
>
> Jakina da, ospitale bat handitzerakoan oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak
> berberak baliatzen dituzula, baina berria sortzerakoan, dena (harrera,
> segurtasuna, hornidurak, ostalaritza, garbiketak,...) bikoiztu behar duzu.
> Diotenez, 30-35 miloi euro kostako da Eibarko ospitalea eraikitzea.
> Mendarokoa handitzea zenbat kostako litzateke? Aurreztuko litzatekeen
> diferentziaren zati batekin bailara osoa eta ospitalearen arteko
> garraio-zerbitzua hamar aldiz hobetu liteke.
>
> oier.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to