Guztiz ados Oier.

Beste detaile bat, Eibarko ospitalea txiki geratzen denean, zer egingo dute?
Noruntz haziko dira?

M.

Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko mairen 31a
10:15):

>
> Gaur El Correok dio Eibarko ospitalea eraikitzearen ondorioz Mendaroko
> ospitalea ez dela handituko aurreikusita zegoen bezala. Alegia, batak bestea
> ordezkatzen duela:
>
>
> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110531/guipuzcoa/proyecto-construccion-hospital-eibar-20110531.html
>
> Azken urteotako hankasartzerik handiena iruditzen zait ospitalearen kontu
> hau. Eibarzentrismo erakustaldi lotsagarri bat. Mendaro Eibartik 15 minutura
> egonda, paraje lasai, eguzkitsu eta ederrean, ospitalea zabaltzeko nahi
> adina lurrez inguratuta. Hortik 15 kmra, errepidez eta fabrikaz inguratuta,
> eta errekazuloan sartuta ospitale berri bat eraikitzen hastea astakeria,
> irresponsabilitate eta despilfarro ikaragarria iruditzen zait.
>
> Jakina da, ospitale bat handitzerakoan oinarrizko azpiegitura eta
> zerbitzuak berberak baliatzen dituzula, baina berria sortzerakoan, dena
> (harrera, segurtasuna, hornidurak, ostalaritza, garbiketak,...) bikoiztu
> behar duzu. Diotenez, 30-35 miloi euro kostako da Eibarko ospitalea
> eraikitzea. Mendarokoa handitzea zenbat kostako litzateke? Aurreztuko
> litzatekeen diferentziaren zati batekin bailara osoa eta ospitalearen arteko
> garraio-zerbitzua hamar aldiz hobetu liteke.
>
> oier.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to