Poztu nau zure erantzunak, Oier. Lehengunian hitano ikastaruan ibili giñanon 
artian eztabaidia sortu zan, batek "Lekeitixo" esaten zebalako. Beran etxian 
beti holan esan ei da, ta guk, berriz, Lekeittío esaten dogu (Donostía, be 
bardin!). Bestiok zelan erabiltzen dozue? (eibartarrena interesatzen jata 
gehixenbat, berak eibartar peto moduan berba egin nahi zeban eta)

aintzane




________________________________
De: oier gorosabel larrañaga <[email protected]>
Para: [email protected]
Enviado: sáb,11 junio, 2011 14:37
Asunto: Re: [eibar] Donostía, azentua non

Aspaldiko asuntua barriro: kapittaletakuak munduko zilla dirala uste 
juek. Etxakixek azentuak, herrixak beste dagozela. Eta jakiña, dana 
euren eredura uniformizau nahi.

Nere grazixia egitten jestek hónek saiakerok. Goguan dakat radixora 
lantzian behin indignauta deitzen daben jentia("no se dice telebísta; se 
dice telébistá", "la pronunciación correcta es Ansuátegui y no 
Ansuatégui"... etc etc etc).

Gure etxian: Donostía, Lekeittío, Bittoríxa...

O.

11/06/2011 11:57(e)an, [email protected](e)k idatzi zuen:
> Message: 3
> Date: Sat, 11 Jun 2011 09:58:49 +0200
> From: Luistxo Fernandez<[email protected]>
> To: Eibartarrak zerrenda<[email protected]>
> Subject: [eibar] Donostía, azentua non
> Message-ID:<[email protected]>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Bilduko igeldotarra Donostiako alkate.
>
> Lasarten ere bai, sozialistak kanpora.
>
> Bide batez, Iturrik Twitterren, eta ikusi dudanez, asko ados berarekin:
>
> "100 aldiz idatzi: ez dut Donostía esango, Donóstia baizik. Gasco eta
> Usandizaga. "
>
> Neuri, eibartar honi, ez dit min handirik ematen belarrira Donostíak...
> izatez errazen ematen didan ahoskera da,
>
> Eta zuei?
>
> bide batez,http://eu.umap.eu/udalak/  /http://eu.umap.eu/  Umap-en mezuak
> gori gaur goizean
>
> Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to