Madrilgo atentatuak izan ziraniak badakigu jo ta su jardun zebela esaten 
egilliak e.t.a.kuak zirala. Oslokuetan be hasieran The New York Times 
egunkariak (serioa? La Razonen estilokua?) egilliak musulmenen aldekuak zirala 
bota dau.      Horren kontura ideia bi:     - Kalitate Koltrolan kultura 
industrialan zelako kaka diran komunikabidiak. Hor ez da baina batere-batere 
kalitate kontrolik egiten. Gehittu News of the World, gehittu...     - Zelako 
lotsa gitxiz botatzen doskuez guzurrak. Eta gehixenetan ez gara jabetuko, ezin 
dogulako susmopian jarri informazio guztiak. Afganistanen bonba bati ipini 
dutela XXXek? Seguru hórrek izan dirala? Ba ez. Indian YYYk egin dabela beste 
astakeri bat, YYYkuak? Bai?Gero eta "informazio" gehixago espektakulu lez jan 
leike, baina ez benetako informazio moduan.     i.                              
             
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to