Bakarrik puntu bat zehaztero, besterik gabe:  a) Non? Noiz? mesedez erakutsi 
iturria --------------- Sartu hari Googlen eta bilatu "New York Times" eta 
"islamistas" (edo ingelesez, frantsesez...) eta gura beste erreferentzia 
ikusiko dok. Tira, justu literalitatea ez juat ikusi.  eta b) 1. Motibazioa: 
jainkoa, sinesmen itsua (ikusi Twitterreko mezu argigarria: 
http://sustatu.com/1311409608 ) ------------------Zehatz-mehatz, islamisten 
kontrakua eta marxisten kontrakua. Gizon horrek plazaratu zeban Youtubeko 
bideoan (ikusi najuan, gero kendu egin dabela jinuek baina ez juat konprobatu) 
horrek bi gaixok lantzen jittuk Mio Cid-aren irudian ostian. Harentzako 
Castillako Cid-a heroi bat zuan.        Ez nok gehixago sartuko, hik erlijio 
fundamentalismuaz diharduk, eta nik kazetaritza guzurrez, gezur aproposa eta 
interesatua nere ustez.                  i

          
 Date: Sun, 24 Jul 2011 11:01:27 +0200
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Madril - Oslo



2011/7/23 IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]>









     Madrilgo atentatuak izan ziraniak badakigu jo ta su jardun zebela esaten 
egilliak e.t.a.kuak zirala. Oslokuetan be hasieran The New York Times 
egunkariak (serioa? La Razonen estilokua?) egilliak musulmenen aldekuak zirala 
bota dau. 


Non? Noiz? mesedez erakutsi iturria
 
 
    Horren kontura ideia bi:
 
    - Kalitate Koltrolan kultura industrialan zelako kaka diran komunikabidiak. 
Hor ez da baina batere-batere kalitate kontrolik egiten. Gehittu News of the 
World, gehittu... 



Hori publikatu badu NYT-ek, hain erratuta ibili dira? gauzak argitzeagatik, 
aitortuko dut susmo berarekin idatzi nuela tuit hau 
http://twitter.com/#!/luistxo/status/94483861815308288


Eta begiratu dezagun, Oslokoa.

1. Motibazioa: jainkoa, sinesmen itsua (ikusi Twitterreko mezu argigarria: 
http://sustatu.com/1311409608 )

2. Helburua: pertsonalki edo "norberaren taldeak" edo "norberaren jainkoak" 
ustez sentitzen dituen agrabio batzuk ordainarazi gizarte osoari edo 
erruduntzat jotzen den gobernu/sistema/dena-delakoari, jende errugabea hilez.


3. Modus operandia: planifikazio zehatza, ahalik eta jende gehien inpakto 
mediatiko handienarekin hiltzeko.

Ez da ETAren karakterizazioa, eta bai yihadismo anti-okzidentalarena.

Desberdintasunak ere badaude:


a) jainko zehatzaren identitatea

b) ile eta begien kolorea

Desberdintasun hauek inplikazio handiak dituzte gizarte okzidentalean, dudarik 
ez. Gasteizko Zaramagan ez dute meskitarik nahi herritar batzuek, eta aldiz 
14.000 fundamentalista kristauri hiriaren ateak babes publikoki ordainduarekin 
irekiko zaizkie Donostian egun gutxi barru.

http://www.diariovasco.com/v/20110112/san-sebastian/jovenes-catolicos-todo-mundo-20110112.html

Hori da gakoa. Arrazismoa gainditzen badugu, batzuk konturatu gaitezke b) 
desberdintasuna gutxienekoa dela, lehen zerrendako 1) puntuari dagokionez, eta 
umeen indoktrinazioa gezurrean (horixe baita erlijioaren zioetako bat) praktika 
inmorala dela. 


a) desberdintasunari dagokionez, ekumenismo merke horretan sinesten duen 
teologia berriak dioena gogoratuko dut... "hemen edo han, fede desberdinak, 
baina denak jainko beraren seme-alaba". Nik ere berdina uste dut: jainko 
guztien identidadea bat eta bakarra da, eta GEZURRA du izena.


Luistxo


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.             
                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to