2011/7/23 IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]>
> Madrilgo atentatuak izan ziraniak badakigu jo ta su jardun zebela > esaten egilliak e.t.a.kuak zirala. Oslokuetan be hasieran The New York Times > egunkariak (serioa? La Razonen estilokua?) egilliak musulmenen aldekuak > zirala bota dau. > Non? Noiz? mesedez erakutsi iturria > > Horren kontura ideia bi: > > - Kalitate Koltrolan kultura industrialan zelako kaka diran > komunikabidiak. Hor ez da baina batere-batere kalitate kontrolik egiten. > Gehittu News of the World, gehittu... > > Hori publikatu badu NYT-ek, hain erratuta ibili dira? gauzak argitzeagatik, aitortuko dut susmo berarekin idatzi nuela tuit hau http://twitter.com/#!/luistxo/status/94483861815308288 Eta begiratu dezagun, Oslokoa. 1. Motibazioa: jainkoa, sinesmen itsua (ikusi Twitterreko mezu argigarria: http://sustatu.com/1311409608 ) 2. Helburua: pertsonalki edo "norberaren taldeak" edo "norberaren jainkoak" ustez sentitzen dituen agrabio batzuk ordainarazi gizarte osoari edo erruduntzat jotzen den gobernu/sistema/dena-delakoari, jende errugabea hilez. 3. Modus operandia: planifikazio zehatza, ahalik eta jende gehien inpakto mediatiko handienarekin hiltzeko. Ez da ETAren karakterizazioa, eta bai yihadismo anti-okzidentalarena. Desberdintasunak ere badaude: a) jainko zehatzaren identitatea b) ile eta begien kolorea Desberdintasun hauek inplikazio handiak dituzte gizarte okzidentalean, dudarik ez. Gasteizko Zaramagan ez dute meskitarik nahi herritar batzuek, eta aldiz 14.000 fundamentalista kristauri hiriaren ateak babes publikoki ordainduarekin irekiko zaizkie Donostian egun gutxi barru. http://www.diariovasco.com/v/20110112/san-sebastian/jovenes-catolicos-todo-mundo-20110112.html Hori da gakoa. Arrazismoa gainditzen badugu, batzuk konturatu gaitezke b) desberdintasuna gutxienekoa dela, lehen zerrendako 1) puntuari dagokionez, eta umeen indoktrinazioa gezurrean (horixe baita erlijioaren zioetako bat) praktika inmorala dela. a) desberdintasunari dagokionez, ekumenismo merke horretan sinesten duen teologia berriak dioena gogoratuko dut... "hemen edo han, fede desberdinak, baina denak jainko beraren seme-alaba". Nik ere berdina uste dut: jainko guztien identidadea bat eta bakarra da, eta GEZURRA du izena. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
