(Barkatu auto-erantzuna) Honekin lotuta, pasa den astean atera da Gipuzkoako Ogasun Ahaldun berria, esanez 100 miloi Euro gutxiago daudela eta zenbait proiektu alboratuko direla, hala nola errepide berri batzuk eta "Bidegorri plana".
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/08/31/politica/euskadi/un-desfase-de-100-millones-obliga-a-gipuzkoa-a-sacrificar-algunas-partidas (ibili naiz Berrian albiste honen bila baina ez dago modurik...) Beraz, inguruko herri guztietan daude bidegorriak edo pasialeko politak, eta Eibarren bariantetzarrak jartzen dizkigute, eta orain, bidegorrien planak izoztuta! Grazia egiten dit entzuten dudanean "zailtasun tekniko asko" daudela Maltzagatik Eibarrera bidegorria lotzeko (Trenbidea, Ego ibaia, autopista, errepidea... dena nahastuta). Aldiz, AmaƱa atzean bariante batentzat tokia asmatzeko ez omen dago "zailtasun teknikorik", hor dirua jarri eta listo. Ba begira, aurrekontu alderaketa: Bidegorriak: Elgoibar: 1.750.000 Euro Bergara (bi zatiren moldaketa: 160.000 Euro Arrasate-Eskoriatza: 230.000 Euro Azpeitia-Lasao: 3.300.000 Euro Azkoitia-Azpeitia: 1.700.000 Euro Saihesbideak: Eibar: 35.000.000 Euro Eta eskerrak eman beharko ditugu gainera, gurean diru askoz gehiago gastatu delako! Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
