Ona artikulua Gari, abuztuan irakurri nittuan hor agertzen diran datu
batzuk Españako egunkari batian...eta benetan flipantia, aeroportuenak
asko harrittu ninduan. Eta gure AHT maittia, zer?
10.000 milioi euro Euskal Herrian. (3 miloi inguru garala...biztanleko:
3.000 EUR tik gora, eta auskalo zenbat gora)
"Euskal Y"-a: 6.000 milioi euro.
Nafarroako Korridorea: 3.150 milioi euro.
TGV linea berria Lapurdin: 900-1.150 milioi euro.
Hau aurrekontua zen...errealitatia gogorragua izango da, ziur.
Gero, beste datu adierazgarri eta kezkagarri bat agertzen da, 18.000 EUR
eguneko agertzen da Albacete-Cuenca-Toledo AVE lineako gastu bezala, 9
bidaiari eramateko. Baina zenbat bidaiari biharko dira egun bakoitzeko
bideragarrixa izateko, 500 - 1000? Gainera, hórrek gastuetan obra
amortizaziño gasturik ez dago sartuta.
Politikuak...
/indignauta/ egotia gitxi da, /suminduta/, ez dakit
baina zer egin?
A. Arregi
04/09/2011 8:16(e)an, Gari Araolaza(e)k idatzi zuen:
(Barkatu auto-erantzuna)
Honekin lotuta, pasa den astean atera da Gipuzkoako Ogasun Ahaldun
berria, esanez 100 miloi Euro gutxiago daudela eta zenbait proiektu
alboratuko direla, hala nola errepide berri batzuk eta "Bidegorri
plana".
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/08/31/politica/euskadi/un-desfase-de-100-millones-obliga-a-gipuzkoa-a-sacrificar-algunas-partidas
(ibili naiz Berrian albiste honen bila baina ez dago modurik...)
Beraz, inguruko herri guztietan daude bidegorriak edo pasialeko
politak, eta Eibarren bariantetzarrak jartzen dizkigute, eta orain,
bidegorrien planak izoztuta!
Grazia egiten dit entzuten dudanean "zailtasun tekniko asko" daudela
Maltzagatik Eibarrera bidegorria lotzeko (Trenbidea, Ego ibaia,
autopista, errepidea... dena nahastuta). Aldiz, Amaña atzean bariante
batentzat tokia asmatzeko ez omen dago "zailtasun teknikorik", hor
dirua jarri eta listo.
Ba begira, aurrekontu alderaketa:
Bidegorriak:
Elgoibar: 1.750.000 Euro
Bergara (bi zatiren moldaketa: 160.000 Euro
Arrasate-Eskoriatza: 230.000 Euro
Azpeitia-Lasao: 3.300.000 Euro
Azkoitia-Azpeitia: 1.700.000 Euro
Saihesbideak:
Eibar: 35.000.000 Euro
Eta eskerrak eman beharko ditugu gainera, gurean diru askoz gehiago
gastatu delako!
Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
--
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.