> Baina aipatzen dituzun "azpiegitura txikietan" ere ez dakit antzeko > "gaixotasuna" ez daukagun: lehen ere paseorako, korrikarako, > txirrindaz ibiltzeko, ... bide txukunak zirenak (lurra, > hartxintxarrak, ... baina bide onak), lehen fase batean porlana bota > gainean, gero urte batzuetara asfaltoa bota eta azkenik munduko > "bidegorri" eleganteenak bihurtzen ditugu :-) > > Luxozkoak bidegorriak ditugu: primerako asfaltoarekin eginak, ez dakit > zer babesteko egurrezko baranda dotoreak, lurzorua elegante margotuta, > seinaleak nonahi, 30-50 metroka diseinuzko argi-farolak, ...
Guztiz ados Eneko! Eta horrelako luxuzko bidegorrietan, konponketak eta zainketak garestiagoak! Ni konformatzen naiz aldapa kontuetan gauzak errazten badituzte eta lokatz gehiegi ez badago. Izan ere, esaerak dio "Gustoko lekuan, aldaparik ez", eta horixe nahi nuke nik, gustora ibiltzeko bideetan aldaparik ez egotea. ;-) Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
