Aupa Gari, eta besteak.

Hau da esaten dana gazteleraz, "un clásico". Ia ba, hona nere iritzixa:

Ahalduntze eskolaren baittan nik dakidala, aspaldidanik antolaten dittu Eibarko 
Berdintasun sailak hainbat ikastaro, emakumieri zuzendua. Hain zuzen ere 
"Ahalduntze" (gazteleraz "Empoderamiento") hitzak hori esan nahi dau: Egituraz 
(diskriminaziño sitematikuan ondorioz) egoera ahuldu baten daudan kolektibo 
bati erraminttak garatzen laguntzia bere egoerari bueltia emoteko. Horrek esan 
nahi dau, kasu zehatz honetan, adin ezbardinetako emakumieri "indartzen" 
laguntzia. Bestela, uste dalako ez dirala benetako aldaketak emoten, baizik eta 
itxurazkuak eta partxe txikixak. Neretako logikua da kurtso honek emakumieri 
zuzenduta egotia. Gainera, gai zehatz honen inguruan (Maittasun erromantikua) 
hainbat eta hainbat hausnarketa eta ikastaro egin dira, eta uste dot ondo 
dauala denok gai honen inguruan hausnartzia, baina ondo pentsatzen jata bebai 
Berdintasun Sailak emakumieri (maittasun erromantikuan ondorio oso latzak jasan 
dittuan kolektibuari) zuzentzia. 

Feministek garatzen dittuen espazioetatik urteten diran iniziatibak kritikatzen 
dira askotan emakumieri zuzenduta dauzelako, baina gero beste espazio 
(instituzional zein bestelakuetatik) ez dira inoiz halako iniziatibak 
planteatzen. Askotan emoten dau guk (gizonezkook) gehienetan ez dogula halako 
konturik antolatzen baina gero beste batzuek eitten dabenian ez bagauz 
gonbidatuta, hasarratu eitten garala. 

Imaginau "Berdintasun Sailan" ordez "Euskara" sailaz ari garala. Eta planteau 
eztabaida eskubide linguistikuak eta euskaran ikuspegittik. Alegia 
"Normalizazioa bultzatzeko ekimen hau adin guztietako euskalduneri zuzendua 
dago". Neri emon dosta zer pentsatu...

Ondo segi

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to