Aupa berriz. 

Nire ustetan oso ezbardinak dira diskriminazio positibua eta ahalduntzea. Oso 
abiapuntu antzerakotik abiatu leikez agian, baina oso ezbardinak dira. 

Uste dot gaixen inguruan eztabaidatzia garrantzitsua dala, baina aldi berian, 
nork bere egoera parekua edo antzerakua bizi izan daben pertsonekin elkartzia 
be garrantzitsua da. Horregattik badauz adibidez torturak jasandakuen 
elkartiak, gay eta lesbiana elkartiak eta etorkinen elkartiak. Kasu honetan, 
"Maittasun Erromantikuan" inguruko taller hauetan be, uste dot helburua 
bikoitza izan leikela (nik neuk antolatu banittu bezala nabil berbetan, vaya 
morro, igual antolatzaileek ez dabe hau konpartitzen): Alde batetik bai 
maittasun erromantikuan inguruan berba eittia, eta bestetik beronek emakumien 
esperientzian, hain zuzen ere emakume bezala hezittakuak izanagattik izan 
dittuen ondorixuen gainian berba eittia. Horrekin batera emakumiek (hain zuzen 
ere hala izendatu eta hezittu zittuelako) ziur aski gai horren inguruan 
esperientzia komun bat dakela ohartzia inportantia izango da. 

Neretako, maila pertsonalian, eskluyentiak ziran talde batzutan parte hartzia 
oso lagungarrixa eta politikoki indartsua izan da momentu batzutan, eta beraz 
ulertzen dot emakumiek beraien esperientzia batzuk (ohar gaittezen apenas 
dauzela emakumieri bakarrik zuzendutako espazioak) beraien artian konpartidu 
nahi badittue, primeran. Nik ez dakat arazorik. Gainera uste dot ondo egongo 
zala gizon bezala hezitutakuok be noizian behin egingo bagendu, eta denok 
batera beste momentu batzutan bebai, noski. Gertatzen dana da, inork ez 
dittuala nahi sexismuan gainian ekimen mistuak antolatu (gizonen %99xak ez 
behintzat) baina gero esaten dogu diskriminau eitten gaittuela... Baña berriz 
diñot, nigattik oso ondo emakumiak bakarrik, oso ondo be gizonak bakarrik eta 
oso ondo be danok batera. Gertatzen dana da, "azpixan" dauanandako bereziki 
garrantzitsua dala bere bardintsuekin topatzia. Klabe bat izan da hau 
euskaldunondako, langiliendako, gay ta lesbianendako, baltzendako, "ezindu" 
bezala kalifikatuendako... Zapalkuntzaren bat pairatzen daben edonorendako. 

Eta diskriminaziño hitza datorrenez, nik uste dot ezin dala hitz hau era 
arinian aipatu. Hain zuzen ere zapalkuntza egiturazko baten azpixan dauanak oso 
zaila dakalako benetako diskriminaziñua eragitia. Igual, ez jatzu gustauko 
adibidia, berriz, baina erdaldun askok diñue euskara agiriak eskatzia lanerako 
diskriminatzia dala... Ah, eta bai jun leikezu euskarazko hitzaldi batera 
euskaraz jakin barik. Baina errealitatian: Inor al doia ezer ulertzen ez daben 
hizkuntza baten eitten dan (adibidez) liburu aurkezpen batera? Ni behintzat 
ez....

Jope, luzatu naz berriz. Bestiok zer diñozue gai honen inguruan?

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to