Maila batean ulertzen ditut diskriminazio positiboak, baina hau ez da positiboa, hau negatiboa da. Diskriminazio positiboaren arabera, denek denerako eskubidea dute eta talde jakin bateko batzuk laguntza gehiago.
Bestalde, euskararen adibideak ez du balio. Nahiz eta euskararik jakin ez, euskarazko hitzaldi batetara joan naiteke. Gari 2011/9/4 normanduval <[email protected]>: > Aupa Gari, eta besteak. > > Hau da esaten dana gazteleraz, "un clásico". Ia ba, hona nere iritzixa: > > Ahalduntze eskolaren baittan nik dakidala, aspaldidanik antolaten dittu > Eibarko Berdintasun sailak hainbat ikastaro, emakumieri zuzendua. Hain zuzen > ere "Ahalduntze" (gazteleraz "Empoderamiento") hitzak hori esan nahi dau: > Egituraz (diskriminaziño sitematikuan ondorioz) egoera ahuldu baten daudan > kolektibo bati erraminttak garatzen laguntzia bere egoerari bueltia emoteko. > Horrek esan nahi dau, kasu zehatz honetan, adin ezbardinetako emakumieri > "indartzen" laguntzia. Bestela, uste dalako ez dirala benetako aldaketak > emoten, baizik eta itxurazkuak eta partxe txikixak. Neretako logikua da > kurtso honek emakumieri zuzenduta egotia. Gainera, gai zehatz honen inguruan > (Maittasun erromantikua) hainbat eta hainbat hausnarketa eta ikastaro egin > dira, eta uste dot ondo dauala denok gai honen inguruan hausnartzia, baina > ondo pentsatzen jata bebai Berdintasun Sailak emakumieri (maittasun > erromantikuan ondorio oso latzak jasan dittuan kolektibuari) zuzentzia. > > Feministek garatzen dittuen espazioetatik urteten diran iniziatibak > kritikatzen dira askotan emakumieri zuzenduta dauzelako, baina gero beste > espazio (instituzional zein bestelakuetatik) ez dira inoiz halako iniziatibak > planteatzen. Askotan emoten dau guk (gizonezkook) gehienetan ez dogula halako > konturik antolatzen baina gero beste batzuek eitten dabenian ez bagauz > gonbidatuta, hasarratu eitten garala. > > Imaginau "Berdintasun Sailan" ordez "Euskara" sailaz ari garala. Eta planteau > eztabaida eskubide linguistikuak eta euskaran ikuspegittik. Alegia > "Normalizazioa bultzatzeko ekimen hau adin guztietako euskalduneri zuzendua > dago". Neri emon dosta zer pentsatu... > > Ondo segi > > Jokin > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
