Ondo da, euskara irakasle batek esaten du eta ez da horrela izango. Kontua da nik cocinar, cuisiner, to cook edo kochen esateko ordezkorik ez dut ezagutzen. Agian euskaldunoi ez zaigu zilegi hitzak asmatzen ibiltzea, eta "janaria prestatu" bezalako perifrasiak erabiltzera kondenatuta gaude. Pena.
Ingelesa gustatzen zait, edozein hitzetik -ing atzetik jarri eta aditza sortzen dute. Envidia cochina. Zergatik onartzen dira orduan, aparkatu, kontrolatu eta kolpatu bezalakoak? (uupss.... agian ez dira onartzen eta ni hemen ateratzen...) Gari 2011/10/6 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>: > Sukaldatu, ez da existitzen, txarto dago, gorrotoa eragiten du! AGGGGG!!!! > Bestela irakorri artikulu hau > :http://argia.com/erredakzio-mahaia/gorka-bereziartua/2010/10/28/sukaldatu-sukalda-tu-padre/ > leire _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
