kozinatu onartzen da Gari, baña sukaldatu???

ni be aspaldixan ohitzen hasitta nao baña akordatzen naiz lehenengo
bidar kuadrillako lagun bati entzun netzanian ze arrarua irudittu
jatan...

nere alabiak beste bi asmau ditxu: menditu ta mantatu. da azken hau
neri be batzutan eskapatzen jata...


zaloa

Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren
06a 13:39):
> Ondo da, euskara irakasle batek esaten du eta ez da horrela izango.
>
> Kontua da nik cocinar, cuisiner, to cook edo kochen esateko ordezkorik
> ez dut ezagutzen. Agian euskaldunoi ez zaigu zilegi hitzak asmatzen
> ibiltzea, eta "janaria prestatu" bezalako perifrasiak erabiltzera
> kondenatuta gaude. Pena.
>
> Ingelesa gustatzen zait, edozein hitzetik -ing atzetik jarri eta
> aditza sortzen dute. Envidia cochina.
>
> Zergatik onartzen dira orduan, aparkatu, kontrolatu eta kolpatu
> bezalakoak? (uupss.... agian ez dira onartzen eta ni hemen
> ateratzen...)
>
>
> Gari
>
> 2011/10/6 leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com>:
>> Sukaldatu, ez da existitzen, txarto dago,  gorrotoa eragiten du! AGGGGG!!!!
>> Bestela irakorri artikulu hau
>> :http://argia.com/erredakzio-mahaia/gorka-bereziartua/2010/10/28/sukaldatu-sukalda-tu-padre/
>> leire
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to