Gai hau oso polita da niretzat, dantzarekin gertatzen den gauza berbera gertatzen delako hizkuntzarekin. Baina jendearen jarrera oso desberdina da. Dantzak berritu, aldatu eta berriak edonola sortu behar direla defendatzen duten asko gero asaldatu egiten dira euskaraz hitz edo joskera berri bat asmatzen duenean norbaitek: "ez du tradizioa errespetatzen", "ez du hizkuntzaren lojika errespetatzen", "ezjakin batek ezin du nahi duen moduan sortu hitz berri bat", e.a. Nik sentsazio horiek izaten ditut maiz dantzaren alorrean, eta hara, hizkuntzarekin berriz justo kontrakoa gertatzen zait!
Gogoan dut mendiko bizikletak merkaturatzen hasi zirenean "mendikleta" hitza ere sortu zuela norbaitek. Niri asko gustatu zitzaidan: lehen kolpera aditzen da zer adierazi nahi duen, euskarazko bi hitzen elkarketatik sortua da, eta bestela bi hitzekin esan beharra dagoena bakarrarekin adierazten da. Ez nion batere pegarik ikusi eta erabiltzen hasi nintzen berehala, baina zuzentzaileek ez zidaten pase bakarra ere eman. Zuzenean baztertuta. Desegokia, gaizki sortua, onartezina... Handik urte batzutara, Elhuyarren lanean nengoela, bertako aditu bati galdetu nion ea zergatik ez zen onartzen "mendikleta", eta azaldu zidanez, hizkuntzaren lojika ez zuen errespetatzen. Bizikleta hitzaren erro nagusia "ziklo" izanik, hitz berriak ez zuen hori jasotzen, eta "kleta" horrek ez du esanahirik. Baina benetan hizkuntzak hizkuntzalariek egiten al dituzte? Edo erabiltzaileek? Hizkuntzalarikn ez al lukete gehiago "deskribatzailearena" egin beharko, eta hizkuntza hiztunek egiten dutela onartu? Hizkuntzak hizkuntzalariek egin izan balituzte ez dut uste horrenbeste arau-nahasi, salbuespen, aditz-taula korapilotsu eta joskera bihurri bezain eder izango. Bai aspergarriak izango zirela orduan! Esperantoak. Dena aldatzea, edozer asmatzea, traskeskeria handienak erabiltzea, aldrebeskeria totalak zabaltzea ere ez litzateke zentzuzkoa izango. Beraz, hizkuntzalariek, irakasleek, zuzentzaileek jardun behar dute mugak zaintzen, baina jakinik, tarteka-tarteka hizkuntzaren beraren lojika errespetatzen ez duten berrikuntzak onartu behar dituztela, sortzaileen genialidadeak direlako edo hiztunek bere egin dituztelako. Euskararekin, iruditzen zait hizkuntzalariek indar handia dutela eta orokorrean nahiko zurrun jokatzen dutela; nekez onartzen dute lojika linguistikotik kanpoko berrikuntzarik. Akaso, euskararen egoera soziolinguistiko ahula izan daiteke horren arrazoia. Eta hiztunak eta hizkuntzaren erabiltzaileak, gure hizkuntza babestu nahi dugunez oso otzanak gara, denari amen amen egiten diogu, eta iruditzen zait, modu horretan ez diogula mesederik egiten euskarari berari... oier. 2011/10/7 Asier Arregi <[email protected]> > Baina hizkuntza bat ez dago geldi, koman edo hilda ez badago, eta odolatu > ez, klaro, hitzak sortzia gauza bat da, hizkuntza arau eta logikatik > urtetzia beste bat, odoldu badakagu eta mutikoari belauna odoldu ahal jako. > Biharbada egunen baten zeoze odolkitu geinke, eta asmatzen egongo > giƱake...eta zer? Zelan sortu ete ziran ba lehelengo hitzak esku-eratik > soinu-erara? Ohiko bihurtzen bada adieraren baten, ba hitz berri bat. Dana > dala, asmatu barik be, ondiokan hitz zaharrak berreskuratzen eta eguneratzen > lan haundixa egon leike. > > Asier > > > > 07/10/2011 15:01(e)an, Bertoko(e)k idatzi zuen: > > bat nator zugaz Leire, ez dago hori esaterik. > Behin mutiko baten zauria egin, odoletan hasi eta "odolatu" , Ba ez. > Hizkunta arloko azterketan, (-), eta ni irakasle edo azterlari banintz > (-) 4. > > > Bertoko > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
