Agur, lagunak.

Kontu bat: aste honetan artikulu berri bat jartzen hasteko asmotan
genbiltzan , Volgako Batelariak-en alegia... eta itxura guztiz aldatua
ikusi diot blogari. Lehenik eta behin, Google-en ateratzen den lehenengo
sarrera ez da blogaren azala bera, lehen bezala, baizik eta blogaren
edukiari buruzko informazioa, edukietara iristea zailtzen duen zerbait
(lehen http://eibar.org/blogak/volga-ra bidaltzen zintuen; orain
http://eibar.org/blogak/volga/volgako-batelariak-ra)... Eta, gero, are
okerrago, artikuluen sarrerak zerrendatuta atera ordez, artikulu osoak
datoz, estekikoki oso polita iruditzen ez zaiguna... Are okerrago, blogaren
izenburua ere desagertu da, eskuinera mugituz, txkian, eta horren ordez
Eibar.org agertzen da...

Modua al dago aurreko egiturara itzultzeko (itxura aldatuta egon arren)?
Modu honetan, gu behintzat, ez gara oso eroso sentitzen...

Ondo izan,

Iban.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to