Kaixo Iban, Bai. Azken egunotan Mikelek lan handia egin du webgunearen atzean dagoen tresna eguneratzen, eta horrek zenbait aldaketa ekarri ditu, batzuk probisionalak, konpontzen joango direnak, eta besteak behin-betikoak. Pazientzia pixka bat behar da oraingoz, webgune berria gaur eguerdian publikatu da eta.
Zure kezka konkretuei erantzunez: > Lehenik eta behin, Google-en ateratzen den lehenengo sarrera > ez da blogaren azala bera, lehen bezala, baizik eta blogaren edukiari > buruzko informazioa, edukietara iristea zailtzen duen zerbait (lehen > http://eibar.org/blogak/volga-ra bidaltzen zintuen; orain > http://eibar.org/blogak/volga/volgako-batelariak-ra)... Hori ez dago gure esku. Badakizu Googlek hitz klabeak bilatzen dituela, eta zuen kasuan badirudi "Volgako batelariak" hitz klabeekin hobeto posizionatzen den orria aipatzen duzun hori dela. Hori Googleren jokabidea da. Dena dela, azken egunotan webgunea itxita egon denez baliteke horrek eragina izatea eta egun batzuen buruan arazoa konponduta egotea. Horrela ez bada zenbait testu aldatzen saiatuko nintzateke, blogen orria relebanteagoa bihurtuz "Volgako batelariak" hitz klabearekin. > Eta, gero, are > okerrago, artikuluen sarrerak zerrendatuta atera ordez, artikulu osoak > datoz, estekikoki oso polita iruditzen ez zaiguna... Honek moldaketa lan txiki batzuk behar ditu eta Mikelek hurrengo egunotan konponduko du. > Are okerrago, blogaren > izenburua ere desagertu da, eskuinera mugituz, txkian, eta horren ordez > Eibar.org agertzen da... Hori ere hurrengo egunetan konponduko da. > Modua al dago aurreko egiturara itzultzeko (itxura aldatuta egon arren)? > Modu honetan, gu behintzat, ez gara oso eroso sentitzen... Pazientzia pixka bat, ziur zuen irakurle finentzat hauek txikikeriak direla eta eskertuko dutela adibidez, webgunearen abiaduran izandako irabazia. Animo! Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
