OK, Gari, eskerrik asko guztiagatik. Lasaiago geratzen naiz...

Ondo bizi,

Iban.

Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko mairen 29a
16:16):

> Kaixo Iban,
>
> Bai. Azken egunotan Mikelek lan handia egin du webgunearen atzean
> dagoen tresna eguneratzen, eta horrek zenbait aldaketa ekarri ditu,
> batzuk probisionalak, konpontzen joango direnak, eta besteak
> behin-betikoak. Pazientzia pixka bat behar da oraingoz, webgune berria
> gaur eguerdian publikatu da eta.
>
> Zure kezka konkretuei erantzunez:
>
> > Lehenik eta behin, Google-en ateratzen den lehenengo sarrera
> > ez da blogaren azala bera, lehen bezala, baizik eta blogaren edukiari
> > buruzko informazioa, edukietara iristea zailtzen duen zerbait (lehen
> > http://eibar.org/blogak/volga-ra bidaltzen zintuen; orain
> > http://eibar.org/blogak/volga/volgako-batelariak-ra)...
>
> Hori ez dago gure esku. Badakizu Googlek hitz klabeak bilatzen
> dituela, eta zuen kasuan badirudi "Volgako batelariak" hitz klabeekin
> hobeto posizionatzen den orria aipatzen duzun hori dela. Hori
> Googleren jokabidea da. Dena dela, azken egunotan webgunea itxita egon
> denez baliteke horrek eragina izatea eta egun batzuen buruan arazoa
> konponduta egotea. Horrela ez bada zenbait testu aldatzen saiatuko
> nintzateke, blogen orria relebanteagoa bihurtuz "Volgako batelariak"
> hitz klabearekin.
>
> > Eta, gero, are
> > okerrago, artikuluen sarrerak zerrendatuta atera ordez, artikulu osoak
> > datoz, estekikoki oso polita iruditzen ez zaiguna...
>
> Honek moldaketa lan txiki batzuk behar ditu eta Mikelek hurrengo
> egunotan konponduko du.
>
> > Are okerrago, blogaren
> > izenburua ere desagertu da, eskuinera mugituz, txkian, eta horren ordez
> > Eibar.org agertzen da...
>
> Hori ere hurrengo egunetan konponduko da.
>
> > Modua al dago aurreko egiturara itzultzeko (itxura aldatuta egon arren)?
> > Modu honetan, gu behintzat, ez gara oso eroso sentitzen...
>
> Pazientzia pixka bat, ziur zuen irakurle finentzat hauek txikikeriak
> direla eta eskertuko dutela adibidez, webgunearen abiaduran izandako
> irabazia. Animo!
>
> Gari
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to