(OHARRA: MESEDEZ baten batek EGIN REPLY honi, ez baitakit ziur ea zerrenda
martxan den ala ez.)

Horra, Tekniker berria eta zelan iritsi

http://www.tekniker.es/eu/tekniker/como_llegar/

Lur-mugimendu probisional batekin hasi zena... tira, IK-4 terminal
aeroportuarioak bete du orain. Mapan atentzioa deitu dit gure enpresa
dagoela markatua... eta beste batetik, Teknikerrentzako, kaleak edo
kaminoak beste izen bat hartu duela... Iñaki Goenaga kalean.

Lehen ere nahikoa izan ez zituen honek:

- Azitain poligonoa
- Azitaingo industrialdea
- Eibarko industrialdea
- Erisono poligonoa

eta izen natiboa ere bai, baserriek oraindik beren zenbakietan daroatena,
Gorostaballe.

Eta orain beste izen bat, Iñaki Goenaga. Haren memoria gutxietsi gura
barik, benetan, tristea da Gorostaballeri izena ezkutatzeko gogo hau.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to